143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Aldaketa 2021eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Aiegiko Udalak, 2021eko apirilaren 29an egindako bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Udalaren 2021eko plantilla organikoa; erabakia argitaratu zen 2021eko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 17an.

Jendaurreko epea iragan baita alegaziorik aurkeztu gabe, espedientea behin betiko onetsita gelditzen da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legea), eta argitara ematen da, betetzeko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

Administrazio-araubideko langileen izenen zerrenda

–Pedro Alberto Malo Romeo. Udalbatzako bitarteko idazkaria. Maila: A. Antzinatasuna: 2017ko azaroaren 2a.

–Bianka Espiga Maeztu. Administrari laguntzailea. D maila. Antzinatasuna: 2021eko otsailaren 1a.

Aiegin, 2021eko ekainaren 8an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2109355