143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARBIZU

Lan publikoaren eskaintza 2021erako

Arbizuko Udalak, 2021eko maiatzaren 20ko Alkatetzaren ebazpen bidez, honako erabaki hau hartu zen:

Egintzaren oinarriak

Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioei ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua aplikatzen zaie sartzeko prozedurei dagokienez.

Dekretuan ezarritakoaren ondorioetarako, administrazioek urteko lan publikoaren eskaintza onetsiko dute, eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Aurrekontuan zuzkidura duten lanpostu hutsak sartuko dira lan-eskaintzan, eta bertan adieraziko da horietatik zein diren dagokion urtean bete behar direnak.

Era berean, lan-eskaintza argitaratzeak behartu egiten ditu organo eskudunak lan-eskaintzan sartzen diren lanpostuak betetzeko hautaproben deialdia egitera.

Adierazi den bezala, langileen hautaketa honako baldintza hauek betetzen dituzten plazei buruzkoa baino ezin da izan: dagokion plantilla organikoan agertzea, hutsik egotea, aurrekontuan zuzkidura izatea, eta dagokion lan-eskaintzan sartuta egotea.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluan ezarritakoaren arabera, alkate udalburuaren eskumena da “lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat etorriz”.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak (Langileen Estatutuaren testu bategina) ez du biltzen xedapenik lan publikoaren eskaintzari buruz, baina 83.6 artikuluan dio administrazio publiko bakoitzaren eskumenei dagokienez, negoziatu egin beharko direla, besteak beste, enplegu publikoaren eskaintza planak prestatzea eta diseinatzea, bai eta funtzionario publikoak sartzeko, itzultzeko, hornitzeko eta lanbide sustapenerako sistemak ere.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea lan publikoaren eskaintza guztia 2021erako. Hona:

2021eko ekitaldiko lan-eskaintzak honako lanpostu hutsak bilduko ditu:

–Garbiketako langileen bi lanpostu huts, ezaugarri hauekin: funtzionarioen araubidea, D maila eta B2 euskara maila ahoz eta idatziz. Plantilla organikoan 2.4 zenbakia daukate, eta oposizio-lehiaketa bidez betetzekoak dira.

–Liburuzain/kultur kudeaketako laguntzaile lanpostu huts bat, ezaugarri hauekin: funtzionarioen araubidea, C maila eta C1 euskara maila. Plantilla organikoan 2.5 zenbakia dauka, eta oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa da.

Bigarrena.–Onetsitako lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Arbizuko Udalak langileen arloan 2021erako dauzkan aurreikuspenak herritarrei jakinarazteko.

Arbizun, 2021eko ekainaren 2an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2109329