143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

24E/2021 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, behin betiko onesten duena Iruñeko Garraioaren Hiria handitzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren 4. faseari dagokion urbanizazio proiektua. Proiektuak Noain Elortzibarko udal-mugarteari eragiten dio eta Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAk sustatu du.

Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak uztailaren 27an emandako 64E/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Iruñeko Garraioaren Hiria handitzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren 4. faseari dagokion urbanizazio proiektua. Proiektuak Noain Elortzibarko udal-mugarteari eragiten dio eta Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAk sustatu du.

Ebazpen hori prentsan argitaratu zen 2020ko abuztuaren 1ean, bai eta 2020ko 180. Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere, abuztuaren 14koan. Espedientea hogei egunez egon zen jendaurrean, eta, aldi berean, ukitutako udalei entzutea eman zitzaien.

Onargarritzat jotzen da Sebastián Marco Zaratiegui jaunak –Noain Elortzibarko Udaleko alkateak– Noain Elortzibarko Udalaren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako alegazioa –zeinetan proiektuaren hasierako onarpena ez-bidezkotzat jotzen baita, ez baitzegoen hasiera batean onetsitako eta jendaurrean ikusgai jarritako dokumenturik, trafikoari buruzko azterketaren berrikuspenari zegokionik–, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak apirilaren 12an emandako 15E/2021 Ebazpenaren bidez berriro jarri zen jendaurrean, eta eraginpeko Udalean ere entzutea eman zitzaion, hogei eguneko epean, urbanizazio proiektua, trafikoari buruzko azterketarekin batera, aldi bereko izapide gisa. Ebazpen hori 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2021eko apirilaren 20an.

Ez da alegazio idazkirik aurkeztu jendaurrean jartzeko eta entzutea emateko bigarren izapide honetan.

Aurkeztutako alegazio idazkiari emaniko erantzuna ebazpen honen eranskin gisa gehitu da.

Urbanizazio Proiektua determinazio hauekin onetsi zen hasiera batean:

“2. Sustatzaileak, espedientea ebatzi baino lehen, erantzun beharko die Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2020ko uztailaren 24ko txostenean biltzen diren oharrei.

3. Eskatutako txosten sektorialetan eta udal txostenetan xedatutakoa bete beharko da (jaso bezain pronto bidaliko zaizkio)”.

Sustatzaileak behin betiko onespenerako aurkeztutako azken dokumentazioan onartu beharreko aldaketa guztiak bildu dira aurrekoa betetzeko xedez.

Urbanizazio proiektuaren tramitazioa eta onespena, udalez gaindiko plan sektorial bat egikaritzeko tresna bat denez, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari dagokio, hura baita lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloko eskumena duena, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 43.1 d) artikuluarekin.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak txostena egin du espedienteari buruz, 2021ko maiatzaren 27an. Horiek horrela, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginarekin bat (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia), eta urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz (haren bidez ezartzen da Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa),

Honako hau EBAZTEN DUT:

1. Aurkeztu diren alegazioak tramitaziorako onartzea eta ebazpen honen eranskinean adierazitako moduan ebaztea.

2. Behin betiko onestea Iruñeko Garraioaren Hiria handitzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren 4. fasea garatzeko eta egikaritzeko urbanizazio proiektua. Proiektuak Noain Elortzibarko udal-mugarteari eragiten dio eta Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAk sustatu du.

3. Adieraztea obrak hasteko eta bukatzeko egunak garaiz emanen zaizkiela aditzera Noain Elortzibarko Udalari, azken erakunde hori arduratuko baita urbanizazio obren jarraipena egiteaz eta horiek amaitutakoan hartzeaz.

4. Obren erasana pairatzeko arriskuan dauden beste azpiegitura eta zortasun batzuei dagokienez edo obrak egitea baldintzatzen ahal duten azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak behar diren baimen guztiak lortuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

Bereziki, Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoak eta Iruñerriko Mankomunitateak 2020ko azaroaren 19an eta 2020ko maiatzaren 22an (hurrenez hurren) emandako txostenetan horretarako xedatu dutenari jarraituko zaio.

5. Obrak egitean aztarna arkeologikoren bat agertzen bada, legeak agintzen du horren berri eman behar zaiola lehenbailehen Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari (helbide elektronikoa: registrobmarqueologia@navarra.es), hala jasota baitago ondare historikoaren arloan indarra duen legerian (Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 59. artikuluan eta Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 42.3 eta 44. artikuluetan).

6. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta jakinaraztean Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioari, Iberdrolari, Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari, Ingurumen Eraginaren Atalari, Klima Aldaketaren Atalari, Larrialdien eta Komunikazio Sistemen Plangintza eta Koordinazio Atalari, Azpiegitura Teknologikoen Zerbitzuari, Noain Elortzibarko Udalari –alegatzaileari– eta espedientearen sustatzaileari, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik edo, hala bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita zenbatuko dira epe horiek.

Iruñean, 2021eko ekainaren 3an.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Izaskun Abril Olaetxea.

ERANSKINA

Jendaurrean jartzeko eta entzutea emateko tramitean eginiko alegazioen erantzuna

Horretarako ezarritako epean, 2020ko irailaren 11n, alegazio-idazki bat aurkeztu du Sebastián Marco Zaratieguik, Noain Elortzibarko Udaleko alkateak, Udalaren izenean eta hura ordezkatuz.

Jarraian, alegazio horiek laburtu eta erantzuna ematen zaie:

1. Jarduketen helburuei buruz.

Entitate interesdunak alegatu du jarduketa ez dela egiten interes publikoaren alde, ez eta baliabide publikoen kudeaketaren arrazionaltasun, plangintza edo ekonomiako printzipioetan funtsatuta ere; aitzitik, helburu bakar bat duela alegatu du: albait bizkorren hezurmamitzea Mankomunitateak eremu horretan lurzati bat Nasuvinsari erosteko akordioa, bertan hondakinak tratatzeko zentroa instalatze aldera.

Horri dagokionez, deritzo oso azalera zabala duen eremu horren antolamenduak (kontuan izanik bide publikoko ia metro bat ere ez dela egikaritzen eremu horretan), agerian uzten duela ez dela interes publikorako diseinurik onenean pentsatzen ari, baizik eta etorkizuneko ezarpen horren beharretan (izan ere, zehazten du proiektuak berak hori jasotzen duela berariaz).

–Erantzuna:

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretu bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 134. artikuluaren arabera, “Urbanizazio proiektuak planeamendua praktikara eramateko xedea duten obra proiektuak dira” eta “ez dute zilegi izanen garatzen duten planeamenduaren aurreikuspenak aldatzea, nahiz eta obren exekuzio materialerako behar diren egokitzapenak egiten ahalko dituzten”.

Horrela, urbanizazio proiektu honek ez du hirigintza antolamenduko determinaziorik ezartzen, eta ez du lurzoruaren eta eraikuntzaren erregimena arautzen. Iruñeko Garraioaren Hiria handitzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren inguruneko urbanizazio obrak, azpiegiturak eta zerbitzu komunak zehaztu besterik ez du egiten, haren oinarri diren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aurreikuspenak aldatu gabe.

Ildo horretan, hirigintza jarduketaren eta antolamenduaren helburua dagokion lurralde antolamenduko baliabidearen bidez zehazten da.

Alegatutako arazoek ez dute baloratzen proiektua legezkotasunera egokitzen ote den, eta ez dute inolako urritasunik azaltzen; aitzitik, Udalez gaindiko Plan Sektorialak legitimatzen duen hirigintza antolamenduari buruzkoak dira; zehazki, batetik, zortasun aeronautikoen gaineko aldaketari dagokionez, eta, bestetik, Nafarroako Gobernuak 2019ko abenduaren 27an hartutako Erabakiaren bidez (2020ko otsailaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 34. zenbakikoa) onetsitako 4. fasearen berrantolaketa dela-eta.

Alegazioa egin duenak eremuaren antolamenduaren helburuari eta diseinu egiturari buruz duen iritzia planeamendu izapidearen xede da, eta, beraz, ez da zilegi kontuan hartzea urbanizazio proiektuaren izapidean.

–Proposamena: alegazioa ezestea puntu honi dagokionez.

2. Birpartzelazio eta urbanizazio proiektuen deskoordinazioari buruz.

Interesdunak alegatu du birpartzelazio eta urbanizazio proiektuak ez daudela koordinatuta, nahiz eta erabat ezinbestekoa izan alderdi hori, bereziki, urbanizazio gastuei eta ondoriozko lurzatiei eragiten dienean, eta, horrez gain, onartutako plangintza ere ez dutela egikaritzen eta hori guztiz irregularra dela.

Halaber, adierazi du zaila dela horrelako proiektu bat aztertzea bolumenaren eta konplexutasunaren arabera, eta proiektuari argitasuna falta zaiola argudiatu du.

Koordinazioa falta dela irudikatzeko adibide gisa aipatu du birpartzelazioaren ondorioz 4 lurzati eratzen direla baina urbanizazio proiektuak ondoriozko 6 lurzati aipatzen dituela eta, halaber, birpartzelazioaren urbanizazio kostuak urbanizazioan aurreikusitakoen heren bat baino ez direla.

–Erantzuna:

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2020ko uztailaren 24ko txostenean honako hau adierazten zen: “bi baliabideetan aurreikusitako lurzatien artean aldeak daude, eta hori argitu egin beharko da”.

Horri dagokionez, entitate interesdunarekin bat dator Urbanizazio Proiektuan jasotako lurzatiak egokitu egin behar direla Birpartzelazio Proiektuaren ondoriozko lurzatietara, UPSen partzelazio baldintzekiko koherentziari helduta zehaztutakoetara (laugarren fasea berrantolatzeko Iruñeko Garraioaren Hiria handitzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketaren 42. artikuluan ezarrita daude lurzati horiek).

Horrela, Lurraldearen Antolamenduaren Atalak 2021eko martxoaren 22an eta 2021eko apirilaren 13an emandako txostenetan inkoherentzia hori zuzentzeko eskatu zen. Horri erantzuteko, sustatzaileak aurkeztutako Urbanizazio Proiektuaren aleak (behin betiko onesteko) birpartzelazioarekin koordinatuta islatzen ditu lurzatiak.

Bestalde, interesdunak proiektuaren konplexutasunari eta argitasun faltari buruz duen iritziari dagokionez, onartzen da dokumentuaren edukia hain tekniko izateak eta hainbeste eranskin osagarri egoteak hura irakurtzea eta aztertzea zailtzen duela beharbada. Hala ere, dokumentuen ugaritasuna eta konplexutasuna horrelako proiektuen oso berezko ezaugarria dela uste da (zuzenean egikaritzen ahal diren obra proiektuak dira, azken batean).

Azkenik, kostuen deskoordinazioari dagokionez, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak martxoaren 26an emandako 11E/2021 Ebazpenaren bidez behin betiko onetsitako Birpartzelazio Proiektuan aurreikusitako urbanizazio kargak egokitu egin dira hasierako onespenaren ebazpenaren xede izandako Urbanizazio Proiektuan aurreikusitako kostuetara, eta horrekiko koherentziari eutsiz handitu da behin-behineko likidazio kontuaren saldoa. Hala, urbanizazio kostuak koordinatuta ez daudelako alegazioa zuzendu egiten da.

–Proposamena: partez baiestea alegazioa puntu horri dagokionez.

3. Trafikoari buruzko azterketarik ez egoteari buruz.

Alegatzen da ez zela egokia proiektuari hasierako onespena ematea, hasieran onetsitako eta jendaurrean jarritako dokumentuak ez duelako indarrean dagoen Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketaren 30. artikuluak eskatzen duen trafikoari buruzko azterketaren berrikuspena.

4. fasearen urbanizazio proiektuarekin batera aurkeztu beharko da trafikoari buruzko azterketaren berrikuspena, horrek ahalbidetuko duelako kalkulatzea trafikoa zenbat handituko den sarbideetan eta horiek zer gaitasun duten antolamendu berriak aurreikusitako trafikoei aurre egiteko. Urbanizazio proiektu horretan jaso beharko dira Garraioaren Hiriak egun dituen sarbideen gaineko jarduketak, hau da, berrikuspenak eraginen dituenak, halakorik bada”.

Gaineratu du, halaber, trafikoari buruzko azterketa hori funtsezkoa dela poligonoak ongi funtziona dezan, planeamenduan ezarritako betebeharra izateaz gain.

–Erantzuna:

Izan ere, trafikoari buruzko azterketaren berrikuspena planeamenduaren bidez egindako errekerimendua da, eta, halako gisa, bete egin behar da. Ildo horretan, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak uztailaren 27an emandako 64E/2020 Ebazpenak –zeinaren bidez hasiera batez onetsi baitzen Urbanizazio Proiektua–, espedientearen ebazpena Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2020ko uztailaren 24ko txostenean jasotako kontsiderazioen mende jartzen zuen. Txosten horrek trafikoari buruzko azterketaren berrikuspena sartzera derrigortzen zuen.

Horrela, 2021eko otsailaren 25eko eskabidearen bitartez (dokumentu zenbakia: 183374), Nasuvinsa SAk Iruñeko Garraioaren Hiriko trafikoari buruzko azterketaren berrikuspena –2020ko irailekoa eta MKR Ingeniería taldeak sinatua– bidali zuen. Berrikuspen horretan honako hau ondorioztatzen da:

1.– “2006an egindako trafikoari buruzko azterketa (Lurralde Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak abenduaren 15ean emandako 2029/2006 Ebazpenaren bidez behin betiko onetsitako urbanizazio proiektuari erantsia) baliozkotzat jotzen ahal da trafikoaren eta erasanen neurketan, emaitza koherenteak ematen dituelako orain egindako simulazioekin eta hainbat azterlanen edukierarekin eta erreferentziekin kontrastatuta.

2.–2020an onetsitako antolamenduak ez dakar trafikoa modu nabarmengarrian areagotzea egungo antolamenduarekin alderatuta.

3.–2020an onetsitako antolamenduak ez dakar erasanik sarbideetan, 2006an onetsitako antolamenduak sortzen zuenarekin alderatuta (zeina, halaber, trafikoari buruzko azterketaren berrikuspenaren xede izan zen)”.

Eta 2021eko apirilaren 7an (dokumentu zenbakia: 349218), sustatzaileak urbanizazio proiektu osoaren beste ale bat aurkeztu zuen, 2021eko martxokoa, Monkaval Soluciones Ingeniería enpresako José Félix García Espinosa eta Víctor A. López Rodríguez bide, ubide eta portuetako ingeniariek idatzia”. Iruñeko Garraioaren Hiriko trafikoari buruzko azterketaren berrikuspena biltzen du ale horrek, 17. eranskin gisa.

Alegazioa puntu honi dagokionez onargarria dela iritzita,Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak apirilaren 12an emandako 15E/2021 Ebazpenaren bidez berriro jarri zen jendaurrean, eta eraginpeko Udalean ere entzutea eman zitzaion, hogei eguneko epean, urbanizazio proiektua, trafikoari buruzko azterketarekin batera, aldi bereko izapide gisa.

–Proposamena: Partez baiestea alegazioa puntu horri dagokionez.

4. Urbanizazio faseei buruz.

Proiektuan urbanizazio faseak daudela alegatzen da, modu ezkutatuan eta zehaztapenik gabe, eta ez da kontuan hartzen laugarren fasea berrantolatzeko Iruñeko Garraioaren Hiria handitzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketaren 30. artikuluan xedatutakoa, zeinak honako hau egitera derrigortzen baitu: “zentro osoa urbanizatzeko proiektu bat, edo, halakorik ezean, UPS honetan ezarritako fase bakoitzerako proiektu bat, eta haren obrak zati desberdinetan egiten ahalko direla”.

Horrela, entitate interesdunaren aburuz, urbanizazio proiektu bakar bat aurkeztu arren, proiektu horrek lurzatia Mankomunitateari merkaturatzearekin lotutako bi etapa ezkutatzen dituela.

Era berean, alegatzen da Etapa Planak ez duela argitzen lehenengo etapari ote dagokion edo, aldiz, Plan osoari, obra 6 hilabeteko apean eginen dela eta urbanizazioaren zati bat lizitatzen hasi direla aipatzen duenean; hala, ez da gauza jakina 1. etapari ote dagokion edo proiektuan adierazitakoaz bestelako faseamendu bat ote den.

Ondorioztatzen duenez, “hori guztia irregulartasun hutsa da, urbanizazioa faseka egitea proposatu nahi bada (guztiz legezkoa da hori) ezarritako prozedurari jarraikiz egin behar da proposamen hori, eta ez, ordea, isilpean zatituta eta gertaera burutuen politika baten bitartez”.

–Erantzuna:

Sustatzaileak behin betiko onartzeko aurkeztutako dokumentuan, kendu egiten dira lur mugimendua eta drainatzea (azalekoa eta sakona) gauzatzeko aurreikusitako eraikuntza etapak. Horri esker, balizko faseei eta Obra Planari buruz alegatutako zalantza argitu egiten da.

Urbanizazio proiektuan finkatutakoez bestelako zatien lizitazioari dagokionez, gogoraraztekoa da urbanizazio obren lizitaziorako prozesura urbanizazio proiektuaren izapidearen independentea dela, eta, honenbestez, izapide honetan ez dela kontuan hartu behar.

–Partez baiestea alegazioa puntu horri dagokionez.

5. Proiektuaren xehetasun-mailari buruz.

Alegatzaileak uste du xehetasun maila ez dela nahikoa, iruditzen baitzaio zeharkako eta luzetarako ebakidurak gehiago zehaztu behar direla lur mugimenduen ondoriozko maldak baloratu ahal izateko; partida horrek, “nahiz eta hainbat foro eta dokumentutan ia beharrezkoa ez dela defendatu izan den, obra gauzatzeko aurrekontuaren % 50 baino gehiago kontsumitzen du” eta “irizpide aldaketa hori hobeki eta hein handiagoan geratzen da azalduta eremuaren premien bidez”.

–Erantzuna:

Sustatzaileak, alegazioei erantzuteko aurkeztutako txostenean, honako hau justifikatzen du: “Proiektuak lur mugimendurako aurreikusitako sestrak zehazten ditu, eta informazio hori nahikoa da luzetarako eta zeharkako ebakidurak ezagutzeko”.

Beraz, ebakiduretan erreferentziak falta direnez, zaila da ulertzea, baina hala eta guztiz ere, irizten da urbanizazio proiektuan diharduen edukia (zehazki, 05 plano multzoan) nahikoa dela lur mugimenduen ondoriozko maldak baloratzeko, sustatzailearekin bat etorriz.

Irizpide aldaketari eta lur mugimenduak zenbatesteko zenbatekoari buruz alegatutakoa orokorregia da, inolako argudiorik eman gabe froga gisa.

Hala ere, behin betiko onesteko aurkeztutako urbanizazio proiektuaren memoriak, 1.3 apartatuan, lur mugimenduei eta horien kausei buruzko azalpen handiagoa eta hobea ematen du. Horrela, proiektuan zehaztutako, neurtutako eta aurrekontuan jasotako lur mugimendua “urbanizazio obrak osatzeko behar den soluzio teknikoa” dela defendatzen du.

Azaldu duenez, lur mugimendu nagusia “bide eta lurzatietarako oinarrizko plataforma orokorra proiektu globalaren eskakizunei erantzuten dien kota zehatz batean ezartzearen ondoriozkoa izanen litzateke”, eta plataforma horren kotak, besteak beste, ingurumen erasanak minimizatu beharraren ondoriozkoak izanen litzateke; horri dagokionez, jarduketaren barruan lurrak konpentsatu eta Drainaketa Jasangarriko Hiri Sistema ezarri nahi dela aipatzen dira.

–Proposamena: partez baiestea alegazioa puntu horri dagokionez.

Iragarkiaren kodea: F2109213