142. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat betetzeko
oposizio-lehiaketa bidez. Izendapen proposamena

Vianako Udalaren zerbitzuko administrari-ofizialaren lanpostu bat betetzeko deialdian (oposizio-lehiaketa bidez, funtzionarioen araubidean jardun dezan), epaimahaiak proposamena egin du Amale Echeverría Larumbe izendatzeko, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 10.2. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia argitaratu zen 2021eko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 5ean.

Vianan, 2021eko martxoaren 12an.–Alkate udalburua, María Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2109182