142. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, Zuzenbideko lizentziadun lanpostu bat betetzeko
(A maila), oposizio-lehiaketa bidez. Izendapen proposamena

2020ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 17koan, argitaratu zen deialdi bat, Zuzenbideko lizentziadun lanpostu bat betetzeko (A maila), oposizio-lehiaketa bidez, Tuterako Udalaren zerbitzura. Bada, bertan ezarritako hautaprobak egin direnez, bidezko da argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan, epaimahaiak egin duen izendapen proposamena, hain zuzen ere, Íñigo Torrents Lizarren aldekoa.

Interesdunak 30 eguneko epea du, argitalpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean agertu ondotik, Tuterako Udaletxean aurkezteko aipatutako deialdiaren 9.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioa.

Tuteran, 2021eko ekainaren 4an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2109232