142. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Udaltzain izateko bi lanpostutarako izendapena

Bat etorriz azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarriarekin (Nafarroako Poliziei buruzko Foru Legea), haren bidez betetzen baitira lanpostu hutsak (sortu zirenak Udaleko bi funtzionario Iruñeko Udalera igarotzeagatik), honako izangai hauekin betetzen dira lanpostu hutsak, prestakuntza-ikastaroan sartu baitziren: Francisco Sánchez Aguilar eta Mikel Larumbe Samper. Hala, Antsoaingo Udalak, Alkatetzaren 2021eko maiatzaren 20ko Ebazpenaren bidez, ebatzi zuen honako zerrenda honetako izangaiak izendatzea, lanpostuak esleituta:

–Francisco Sánchez Aguilar. 4018 lanpostua.

–Mikel Larumbe Samper. 4019 lanpostua.

Halaber, 2021eko maiatzaren 21a ezarri zen lanpostu hutsez jabetzeko eguna.

Antsoainen, 2021eko maiatzaren 20an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2109250