142. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

106E/2021 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Irunberriko udal-mugartean gas naturala konprimatzeko instalazio baten ingurumen baimen integratua berrikusten duena. Instalazioaren titularra Enagas Transporte SAU da.

Instalazio horrek badu ingurumen baimen integratua, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren 344/2007 Foru Aginduaren bidez emana, gero Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 185E/2017 Ebazpenaren bidez eguneratu eta Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 3ko 307E/2018 Ebazpenaren bidez aldatu zena.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginak, zeina abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi baitzen, 26. artikuluan ezartzen du ezen baimenaren baldintzak berrikusi egin behar direla teknika erabilgarri onenei buruzko ondorioak argitaratzen direnetik lau urteko epean. Instalazio honetan egiten den jarduera sektore industrialari dagokionez, aipatu ondorioak argitara eman ziren Batzordearen 2017ko uztailaren 31ko 2017/1442 Erabakiaren bidez; erabaki horretan errakuntza-instalazio handietako teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezarri ziren, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak industria emisioei buruz emandako 2010/75/EB Zuzentarauarekin bat.

Horregatik, 2020ko irailaren 25ean titularrak instalazioa egokitzeko proiektu teknikoa aurkeztu zuen, Batzordearen 2017/1442 Betearazpen Erabakian ezarritako teknika erabilgarri onenei buruzko ondorioak betetzearren, eta, horren ondorioz, instalazioaren baimena berrikusteko prozeduraren tramitazioa hasi zen. Erabaki hori bat dator abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko Legearen testu bateginaren 26. artikuluan ezarritakoarekin.

Aurkezturiko dokumentazioa aztertu ondoan, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak ondorioztatu du instalazioa egokitzen zaiola Batzordearen 2017ko uztailaren 31ko 2017/1442 Betearazpen Erabakiari.

Hala ere, ingurumen baimen integratuan instalazioak aireratzen dituen emisioez ezartzen dena eguneratu behar izan da, Batzordearen 2017ko uztailaren 31ko 2017/1442 Betearazpen Erabakian eta apirilaren 7ko PRA/321/2017 Aginduan (horren bidez errekuntza-instalazio handietako SO2, NOx, partikula eta CO kutsatzaileen emisioak neurtzeko prozedurak, neurketa-tresnak kontrolatzeko prozedurak eta emisio horiei buruzko informazioa lantzeko eta bidaltzeko prozedurak arautzen dira) ezartzen diren ondorioak betetzen direla bermatzeko. Hain zuzen ere, eguneratu da gehienez zenbat NOx eta CO isurtzen ahal den bi konpresore-multzoetako turbinetako emisio-guneetan.

Espedientea jendaurrean egon da hogeita hamar egunez, eta ez da alegaziorik aurkeztu.

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamabost egunez. Ebazpen honen eranskinean jaso dira titularrak aurkeztutako alegazioen zerrenda eta haiei emandako erantzunak.

Espedientea tramitatu da bat etorriz Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuen Legea garatzen duen Industria isurien Erregelamenduaren 16. artikuluan ezarritako prozedurarekin (erregelamendu hori urriaren 16ko 815/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).

Adierazitakoari jarraikiz, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiak azaroaren 8an emandako 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak baliatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Berrikustea Irunberriko udal mugartean gas naturala konprimatzeko instalazioaren ingurumen baimen integratua. Instalazioaren titularra Enagas Transporte SAU da. Izan ere, egiaztatu da instalazioa egokitzen zaiola Batzordearen uztailaren 31eko 2017/1442 Betearazpen Erabakiari, non teknika erabilgarri onenei buruzko ondorioak ezarri baitziren; hori guztia bat etorriz teknika erabilgarri onenen ebaluazioarekin, zeina jasotzen baita ebazpen honen eranskinean. Horrenbestez, instalazioak eta jarduerak berak ingurumen baimen integratuaren administrazio espedienteetan eta ebazpen honen eranskinean adierazitako baldintzak bete beharko dituzte.

Bigarrena.–Ebazpen honetan jasotzen diren baldintzak ez betetzeak berekin dakar ingurumeneko diziplina-neurriak hartzea, hain zuzen ere, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia) IV. tituluan jasotakoak, ezertan galarazi gabe sektoreko legerian ezarritakoa, aplikagarri izaten segituko baitu, eta, modu subsidiarioan, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen VI. tituluan ezarritako zehapen-araubidean jasotakoak.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek –administrazio publikoek izan ezik– gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Enagas Transporte SAUri eta Irunberriko Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 20an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Oharra: Ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/

Iragarkiaren kodea: F2108516