142. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

40/2021 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, ES15310373 kodearekin inskribatutako ekoizle baimenaren titularra aldatzea baimentzen duena, Viveros Vida 2.0. SLren izenean jartzeko.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan eskabide orokor bat jaso da 2021eko maiatzaren 14an, Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistro Nazionalean ES15310373 zenbakiarekin inskribatutako Viveros Moreno Vides SL ekoizle baimenaren titularra aldatzeko eta Viveros Vida 2.0. SLren izenean jartzeko, IFK: B71427397.

Eskatzaileak dokumentazio hau aurkeztu du eskabidearekin batera:

–Sozietatearen identifikazio fiskaleko txartela (IFZ).

–Sozietateko ahaldunen NANak.

–Erantzukizun mugatuko sozietatearen eraketa-eskriturak.

Ugalketarako Materiala Ziurtatzeko eta Landare Osasuneko Bulegoak egiaztatu du eskaera horren arrazoiak bidezkoak direla, aurkeztutako dokumentazioa aski dela eta eskatutakoa egitea bidezkoa dela, Mintegiko mahatsondo landareak kontrolatu eta ikus-onesteko erregelamendu teknikoarekin bat.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

Adierazitakoarekin bat eta Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 28ko 16/2019 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetzea erabiliz, ebazpen horren bidez Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi baitziren indarreko araudiak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari esleitutako nekazaritza arloko administrazio eskumen batzuk,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistro Nazionalean ES15310373 kodearekin inskribatutako ekoizle baimenaren titularra aldatzeko eta Viveros Vida 2.0. SLren izenean jartzeko, zeinak egoitza soziala Tafalla-Lizarra errepideko 17. km.an daukan (31251 Larraga, Nafarroa).

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 31n.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F2108940