142. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

60/2021 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko zikloetan onartua izateko eskaintza eta prozeduraren jarraibideak eta egutegia, 2021-2022 ikasturterako.

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak 1. eta 2. artikuluetan ezartzen du Lanbide Heziketako sistemaren helburuetako bat dela funts publikoekin ordaintzen den prestakuntza-eskaintzak aukera ematea prestakuntza bizitza osoan zehar jasotzeko, betiere aurreikuspen eta egoera pertsonal eta profesional desberdinetara egokituta.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 5. artikuluko 1. apartatuak ezartzen du herritar guztiek izan behar dutela bizitza osoan prestatzeko aukera, hezkuntza sistemaren barrenean eta kanpoan, horrela eskuratu, eguneratu, osatu eta zabaldu ditzaten garapen pertsonalerako eta profesionalerako ahalmenak, ezagupenak, trebetasunak eta gaitasunak.

Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak, zeinak hizpide baitu Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan Lanbide Heziketaren antolamendua eta garapena arautzea, 5. artikuluan ezartzen du Lanbide Heziketa ikasteko urrutiko modalitate bat, eta 26. artikuluan, berriz, urrutiko Lanbide Heziketarako plataforma bat sortuko dela, berrikuntzaren ildo estrategikoen barrenean.

Uztailaren 19ko 122/2010 Foru Aginduak Nafarroako hezkuntza sisteman urrutiko modalitatean online emanen den Lanbide Heziketaren ezarpena eta antolaketa arautzen ditu.

Azkenik, 121/2020 Ebazpenak, azaroaren 2koak, martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduaren zenbait alderdi garatzen ditu, LHko online modalitateari dagokionez (foru agindu horren bidez arautzen dira Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ikasketen egiaztapena).

Horrenbestez, ikusirik Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuak egindako aldeko txostena, zeinaren bidez prestakuntza eskaintza bat ezartzen baita Lanbide Heziketako tituluak lortzeko ikaskuntza-ingurune birtualen bidez, horiek helduen ezaugarrietara egokituta daudela.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako hezkuntza sisteman urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko eskaintza ezartzea, 2021-2021 ikasturterako, Lanbide Heziketako tituluak lortzen laguntzearren ebazpen honen 1. eranskinean azaltzen diren heziketa zikloetan eta ikastetxeetan.

2. Egutegia eta jarraibideak onestea 2021-2022 ikasturtean urrutiko Lanbide Heziketa online modalitatean egin nahi duten pertsonak onartu eta matrikulatzeko prozedurarako. Ebazpen honen eranskinetan ageri dira.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, Eskolatze Bulegora, Etengabeko Prestakuntzaren Bulegora eta ukitutako ikastetxeetara.

5. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko ekainaren 4an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

1. ERANSKINA

Urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko eskaintza eta ikastetxeak. Urrutiko Lanbide Heziketa online eginen duten ikasleak onartzeko
eta matrikulatzeko prozedurarako jarraibideak. 2021-2022 ikasturtea

Urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko zikloetan onartua izateko onarpen prozesuan aplikatzekoak dira Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 6ko 98/2020 Ebazpenaren oinarriak, zeinaren bidez ezartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko zikloen eskaintza 2020-2021 ikasturterako, eta, horrekin batera, onarpen prozeduraren egutegia, eskola-egutegiari eta ordutegi orokorrari buruzko jarraibideak eta ziklo horien antolamenduari eta funtzionamenduari buruzkoak, ondorengo hauei jarraikiz:

Abuztuaren 6ko 98/2020 Ebazpenaren 1. eranskina.

2021-2022 ikasturteko onarpen prozesuan, eranskin honetako oinarri guztiak aplikatuko dira, salbu eta ondoren adierazten dena, eranskin honetako alderdi batzuk aldatzen edo garatzen dituelako:

1. Eskaintza.

Honako hau da Nafarroako hezkuntza sistemaren eskaintza urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko 2021-2022 ikasturtean:

a) Erdi mailako heziketa zikloak:

–Osasun larrialdiak (HLO): Zikloko modulu guztiak eskaintzen dira.

–Hozteko eta girotzeko instalazioak: Zikloko modulu guztiak eskaintzen dira.

–Sistema mikroinformatikoak eta sareak (HLO): Zikloko modulu guztiak eskaintzen dira.

–Administrazio kudeaketa (HLO): Eskaintzari hasiera ematen zaio modulu hauekin: ‘Enpresa-komunikazioa eta bezeroari arreta’, ‘Sal-erosketako administrazio-eragiketak’, ‘Kontabilitate teknika’ eta ‘Ingelesa I (NA01)’.

–Erizaintzako Zainketa Lagungarriak (LOGSE): Eskaintzari hasiera ematen zaio modulu eta prestakuntza-bloke hauekin: ‘Erizaintzako oinarrizko teknikak I’ (Anatomia, fisiologia eta oinarrizko patologiak), ‘Lanerako prestakuntza eta orientabideak’, ‘Administrazio-eragiketak eta osasun arloko dokumentazioa’.

b) Goi mailako heziketa zikloak:

–Administrazioa eta Finantzak (LOE): Zikloko modulu guztiak eskaintzen dira (‘Administrazio eta finantzetako proiektua’ eta ‘Lantokiko prestakuntza’ lanbide moduluak berria dira 2021-2022 ikasturtean).

–Sareko sistema informatikoen administrazioa (HLO): Zikloko modulu guztiak eskaintzen dira.

–Automatizazioa eta Robotika Industriala (LOE): Zikloko modulu guztiak eskaintzen dira.

–Zentral elektrikoak (LOE): Zikloko modulu guztiak eskaintzen dira.

–Plataforma anitzeko aplikazioen garapena (LOE): Zikloko modulu guztiak eskaintzen dira (‘Web aplikazioen garapena’ zikloarekin komunak diren moduluak batera irakasten dira bi zikloetan; ‘Ingelesa I’ eta ‘Ingelesa II’ batera eskaintzen dira).

–Web aplikazioen garapena (HLO): Zikloko modulu guztiak eskaintzen dira (‘Plataforma anitzeko aplikazioen garapena’ zikloarekin komunak diren moduluak batera irakasten dira bi zikloetan; ‘Ingelesa I’ eta ‘Ingelesa II’ batera eskaintzen dira).

–Haur Hezkuntza (LOE): Zikloko modulu guztiak eskaintzen dira.

–Turismoko Ostatuen Kudeaketa (LOE): Zikloko modulu guztiak eskaintzen dira.

–Marketina eta Publizitatea (LOE): Zikloko modulu guztiak eskaintzen dira.

–Garraioa eta logistika (LOE): Zikloko modulu guztiak eskaintzen dira.

–Gizarte eta kirol animazioa eta irakaskuntza: Modulu hauek eskaintzen dira: ‘Ekipoko kirol-ekintzak eta ariketa fisikoak’, ‘Egoera fisikoaren balorazioa eta istripuetan esku hartzea’, ‘Lanerako prestakuntza eta orientabideak’, ‘Animazio turistikoko jolasak eta jolas-jarduera fisikoak’, ‘Banakako kirol-jarduerak eta jarduera fisikoak’, ‘Jarduera fisikoak eta kirol jarduerak irakasteko metodologia’ eta ‘Ingelesa I (NA01)’ (aipatzen diren azken lau moduluak berriak dira 2021-2022 ikasturtean).

2. Ikastetxeak.

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA

IKASTETXEA

HERRIA

Turismoko ostatuen kudeaketa

Burlata LH IB

Burlata

Plataforma anitzeko aplikazioen garapena

Lizarrako IB Politeknikoa

Lizarra

Web aplikazioen garapena

Zentral elektrikoak

Energia Berriztagarrien Goi Mailako IB

Imarkoain

Administrazioa eta finantzak

María Ana Sanz Administrazioko, Merkataritzako eta Informatikako IB

Iruña

Sareko sistema informatikoen administrazioa

Marketina eta publizitatea

Haur Hezkuntza

“Hezitzaile Eskola” IB.

Iruña

Garraioa eta Logistika

C.I. ‘Cuatrovientos’ IB pribatua

Iruña

Automatizazioa eta Robotika Industriala

‘San Juan – Donibane’ IB

Iruña

Gizarte eta kirol animazioa eta irakaskuntza

Lumbier LH IBP

Irunberri

ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA

IKASTETXEA

HERRIA

Osasun larrialdiak

ESTNA-Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IB

Iruña

Erizaintzako Zainketa Lagungarriak

Hozteko eta girotzeko instalazioak

‘Virgen del Camino’ IBP

Iruña

Sistema mikroinformatikoak eta sareak

‘ETI’ Tutera IBP

Administrazioaren kudeaketa

Donapea IIP IBP

Iruña

3. 2019-2020 ikasturteari buruz egiten diren erreferentziak 2020-2021 ikasturteari eginak balira bezala ulertu behar dira; eta 2020-2021 ikasturteari buruzkoak, berriz, 2021-2022 ikasturteari eginak balira bezala.

Abuztuaren 6ko 98/2020 Ebazpenaren 2. eranskina.

2021-2022 ikasturteko onarpen prozesuan, eranskin honetako oinarri guztiak aplikatuko dira, salbu eta ondoren adierazten dena, eranskin honetako alderdi batzuk aldatzen edo garatzen dituelako:

4. Betebeharrak.

Sarrerarako ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskatzaileek onarpenaren epe arruntean eskatu ahal izanen dute plaza, dagokion aldian.

Onarpen epe arrunta bi alditan garatuko da: lehen aldia eta bigarren aldia. Parte-hartzaile bakoitzak bietako batean parte hartzen ahalko du bakarrik, ondoren ezarritakoaren arabera.

a) Lehen aldia: 2020-2021 ikasturtean, online urrutiko modalitatean, izena emateko eskatzen den ziklo bereko moduluren bat Nafarroan gainditu duten ikasleei dago zuzenduta, soilik, eta aldi horretan eskatu beharko dute ikaspostua.

Salbuespenez, lehen aldi horretan parte hartzen ahalko dute 2020-2021 ikasturtean, online urrutiko modalitatean matrikulatuta egon diren eta modulurik gainditu ez duten ikasleek, egiaztatzen dutenean, dokumentu fede-emailearen bidez, ondoren aipatzen den inguruabarretakoren bat gertatu dela:

–Eritasun luzea, hala ikaslearena nola bigarren mailara arteko odol edo ezkontza ahaidetasuna duten ahaideena.

–Aparteko familia-beharrak izatea.

–Hezkuntza laguntzako berariazko premiak.

–Ikasketak uztartzea kirol edo arte jarduerekin.

–Goi mailako edo errendimendu handiko kirolari kalifikazioa edukitzea, indarrean dagoen araudiari jarraikiz.

–Ohiz kanpoko beste inguruabar batzuk.

Onarpen epe arruntaren lehenengo aldian parte hartzeko eskaera arrazoitua ikastetxeko zuzendaritzari zuzendu beharko zaio, eta hark ebatziko du onarpen epe arruntaren lehen aldi horretan inskribatu behar den ala ez.

b) Bigarren aldia: gainerako parte-hartzaileei zuzentzen zaie, eta lehen aldian inskribatu ez zirenei.

5. Onartzeko irizpideak.

a) Onarpen epe arruntaren lehen aldian, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetako moduluetara sartzeko eskatzen duten ikasleen lehentasun-zerrenda, irizpide hauek kontuan hartuta ezarriko da:

–Lehenik: kasuan kasuko zikloaren barruan gainditutako, aitortutako edo baliozkotutako modulu kopuruaren arabera eta/edo frogatutako gaitasun-unitate kopuruaren arabera, kopuru handienetik txikienerako hurrenkeran ordenatuta. Zenbatzearen ondorioetarako, balio berekotzat jotzen dira modulua eta gaitasun-unitatea.

–Bigarrenik: berdinketarik bada, gainditutako, aitortutako eta baliozkotutako zikloko moduluen batez besteko nota hartuko da kontuan, handienetik txikienera ordenatuta.

–Hirugarrenik: berdinketa hausten ez bada, aplikatuko da Hezkuntza Departamentuan 2021eko maiatzean egindako zozketa publikoaren emaitza, zozketa hori aplikatzekoa baita 2021-2022 ikasturteko onarpen prozesuetan.

b) Onarpen epe arruntaren bigarren aldian, aurreko ikasturteetan eskaini diren erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetako moduluetara sartzeko eskatzen duten ikasleen lehentasun-zerrenda Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 6ko 98/2020 Ebazpenean biltzen diren irizpideak kontuan hartuta ezarriko da. Onarpen epe arruntaren bigarren aldian, 2021-2022 ikasturtean lehen aldiz eskaintzen diren erdi mailako heziketa zikloetako moduluetara sartzeko eskatzen duten ikasleen lehentasun-zerrenda aplikatzekoa den araudiak ezartzen duena kontuan hartuta ezarriko da.

Egiaztatu beharreko lan-esperientziari dagokionez, hala dagokionean, gutxienez urtebetekoa izanen da, eta lanaldi osoan, izen-ematea amaitzen den egunean.

6. Ikaspostuen erreserba.

Lanbide modulu batean desgaitasuna duten bi ikasle baino gehiago badaude, honako irizpide hauei jarraituko zaie erreserbatutako ikaspostuen adjudikazioa ebazteko:

a) Onarpen epe arruntaren lehen aldia: desgaitasuna izateagatik erreserbatutako ikaspostua adjudikatuko da eranskin honen 5.a) lehenagoko atalean ezarritako irizpideen arabera.

b) Onarpen epe arruntaren bigarren aldia: desgaitasuna izateagatik erreserbatutako ikaspostua adjudikatuko da eranskin honen 5.b) atalean ezarritako irizpideen arabera.

Ikasle jakin horientzat erreserbatutako ikaspostuak betetzen ez badira lehen aldian, bigarren aldiko eskaintzari gehituko zaizkio. Bigarren aldian betetzen ez diren ikaspostuak eskaintza orokorrari gehituko zaizkio.

7. Ikasleak onartzeko prozesua.

Onarpen epe arrunta bi alditan garatuko da: lehen aldia eta bigarren aldia, eranskin honen 4. atalean ezartzen denaren arabera. Aldi bakoitzean, onartuen behin-behineko zerrenda eta behin betiko zerrenda argitaratuko dira.

Onarpen epe arrunta lehenengo aldian onartutakoen behin betiko zerrendari dagokion matrikula epea amaitu ondoren, horretarako adierazitako egunetan onartutako batzuk matrikulatu ez direlako hutsik geratu diren ikaspostuak itxaron zerrendan daudenei adjudikatuko zaizkie, lehentasun-hurrenkera zorrotzean.

Matrikula baten bidez betetzen ez diren ikaspostuak onarpenaren epe arruntaren bigarren aldian eskainiko dira.

8. Eskaerak aurkeztea.

Onarpen epe arruntaren aldi bakoitzerako inskripzio-eskaera aurkezteko epea ebazpen honen 2. eranskinean adierazitakoa da.

Onarpen epe arruntaren lehen aldiko onarpen prozesuan parte hartuko dute, oro har, 2020-2021 ikasturtean, online urrutiko modalitatean, Nafarroan, izen-ematea eskatu den ziklo bereko moduluren bat gainditu duten ikasleek soilik, gainditu duten ikastetxe berean.

Onarpen epe arruntaren bigarren aldiko onarpen prozesuan parte hartuko dute, oro har, 2020-2021 ikasturtean, Lanbide Heziketako online modalitatean, izen-ematea eskatu den ziklo berean matrikulatuta egon ez diren ikasleek, edo matrikulatua egon direnek baino lanbide modulu bakar bat ere gainditu ez dutenek.

9. Desgaitasuna izateagatik ikaspostua erreserbatua lortzeko aukera izateko aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Nafarroan Lanbide Heziketako online modalitatean 2020-2021 ikasturtean matrikulatu diren ikasleek, aurreko ikasturtean desgaitasuna frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu badute, ez dute berriz aurkeztu beharko.

10. Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak. Matrikula egiteko egunak.

Lanbide modulu bakoitzeko eta onarpen epe arruntaren aldi bakoitzeko onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak, ebazpen honen 2. eranskinean aipatzen direnak dira.

11. Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa.

Eskatzen den dokumentazioaz aparte, erantzukizunpeko adierazpen bat erantsi beharko da, hurrengo atalean ezarritako bateraezintasun-egoeraren batean ez egoteari buruzkoa, ebazpen honen 3. eranskinaren eredua erabiliz.

12. Matrikulazio epeak bukatuta hutsik gelditzen diren ikaspostuak.

Onarpen epe arruntaren lehen aldia bukatu ondoren hutsik gelditzen diren ikaspostuak itxaron zerrendan daudenei eskainiko dizkie ikastetxeak, lehentasun ordenari zorrozki jarraituta, harik eta denak adjudikatzen diren arte, edo itxaron zerrenda agortzen den arte.

Onarpen prozesuaren epe arruntaren bigarren aldia bukatu ondoren hutsik gelditzen diren ikaspostuak itxaron zerrendan daudenei eskainiko dizkie ikastetxeak, lehentasun ordenari zorrozki jarraituta, harik eta denak adjudikatzen diren arte, edo itxaron zerrenda agortzen den arte.

13. Matrikulen bateragarritasuna eta bateraezintasuna.

2021-2022 ikasturtean modalitate honetako matrikula egitea bateraezina da beste egoera hauekin:

–2021-2022 ikasturtean Hezkuntza Departamentuaren mendeko derrigorrezko hezkuntzaren ondoko irakaskuntzetan eta goi mailakoetan matrikulatzearekin, ikastetxe berean nahiz beste batzuetan. Salbuespena da aurreko paragrafoan aipatutako kasua.

–2021-2022 ikasturtean matrikulatuta egotearekin, edozein eskaintza modalitatetan eta edozein autonomia-erkidegotan.

–2021-2022 ikasturtean matrikulatzearekin Lanbide Heziketako tituluak lortzeko probetan.

–2021ean eta 2022an lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedura batean parte hartzearekin, prestakuntzarekin lotutako gaitasun unitateetan. Nafarroako Gobernuaren Tramiteen Katalogoko urrutiko Lanbide Heziketaren online modalitateko tramite-fitxan daude egoera hauen bateragarritasunari buruzko orientabideak: Lanbide Heziketa online egiteko moduluetan matrikulatzea eta lanbide gaitasunak ebaluatu eta frogatzeko prozeduretan parte hartzea. Helbide honetan dago fitxa hori:

http://www.navarra.es/home_eu/servicios/ficha/3674/formacion-profesional-online

–Matrikulatuta dagoen moduluetako gaitasun-unitateei lotutako enplegurako prestakuntza-ikastaroak egitearekin.

Nafarroan Lanbide Heziketako irakaskuntzetan urrutiko modalitatean (online) eta, aldi berean, lehen aipatutako kasuetan matrikulatu edo parte hartuz gero, ofizioz deuseztatuko da dagokion moduluaren matrikula.

14. 2019-2020 ikasturteari buruz egiten diren erreferentziak 2020-2021 ikasturteari eginak balira bezala ulertu behar dira; eta 2020-2021 ikasturteari buruzkoak, berriz, 2021-2022 ikasturteari eginak balira bezala. Onartzeko prozesuan aplikatu beharreko zozketa aipatzen denean, 2021-2022 ikasturtean onartzeko prozesuan erabiliko den zozketaz ari da.

4. eranskinean adierazitako egunen erreferentziak bat datoz ebazpen honen 2. eranskinean adierazten direnekin.

2. ERANSKINA

Urrutiko Lanbide Heziketa online eginen duten ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko prozesuaren egutegia. 2021-2022 ikasturtea

EPE ARRUNTA: LEHEN ALDIA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Inskribatzeko eskaerak jasotzea. (Inskribatzeko epea)

2021eko ekainaren 22a

2021eko ekainaren 29a (14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea.

2021eko uztailaren 14a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea.

2021eko uztailaren 14a

2021eko uztailaren 16a (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea.

2021eko uztailaren 19a

Ikaspostua lortu duten ikasle onartuen matrikulazioa ikastetxean

2021eko uztailaren 20a

2021eko uztailaren 27a (14:00ak arte)

EPE ARRUNTA: BIGARREN ALDIA

(20-21eko eskaintzan bazeuden zikloak)

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Inskribatzeko eskaerak jasotzea. (Inskribatzeko epea)

2021eko irailaren 1a

2021eko irailaren 7a (14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea.

2021eko irailaren 13a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea.

2021eko irailaren 13a

2021eko irailaren 15a (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea.

2021eko irailaren 17a

Ikaspostua lortu duten ikasle onartuen matrikulazioa ikastetxean

2021eko irailaren 20a

2021eko irailaren 23a (14:00ak arte)

EPE ARRUNTA: BIGARREN ALDIA

(21-22ko eskaintza ziklo berriak)

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Izena emateko orriak jasotzea / zerrendak eta matrikulak.

Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak zehazten duenaren arabera eginen da

3. ERANSKINA

Erantzukizunpeko adierazpena, Nafarroako Lanbide Heziketako online modalitatean matrikulatzearekin bateraezintasun-egoerarik ez izateari buruzkoa. 2021-2022 ikasturtea (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2109256