14. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

196/2020 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ematen baitira Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren 2020ko urriaren 14ko 137/2020 Ebazpenean ezarritako deialdiari dagozkion laguntzak; ebazpen horren bidez onetsi ziren 2020rako deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak, aldi baterako eta salbuespeneko laguntza bat emateko COVID-19aren krisiak bereziki kaltetutako nekazari eta enpresa txiki eta ertainei, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapenerako Programako M21 neurriarekin bat.

Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren urriaren 14ko 137/2020 Ebazpenaren bidez, 2020rako deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren, aldi baterako eta salbuespeneko laguntza bat emateko COVID-19aren krisiak bereziki kaltetutako nekazari eta enpresa txiki eta ertainei, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapenerako Programako M21 neurriarekin bat.

Ebazpen horren 7. oinarrian ezartzen denez, laguntza horiek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira; 6. oinarrian, berriz, ezartzen da laguntzak enpresa edo ustiategi bakoitzari zenbateko finko bat emanez gauzatuko direla eta beranduenez 2021eko ekainaren 30ean ordainduko direla, 2020ko abenduaren 31 baino lehen onetsiko diren laguntza eskaerak oinarri hartuta. 6. oinarri horretan, halaber, laguntzaren zenbatekoa ezartzen da.

Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuko Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen eta Sustapenaren Atalak egiaztatu du eskaerek betetzen dituzten Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak otsailaren 8an eman 30/2007 Foru Aginduan eskatzen diren baldintzak; agindu horren bidez, Landa Garapeneko Nekazaritzako Europako Funtsak (LGNEF) kofinantzatzen dituen landa garapenerako laguntzak tramitatzeko prozedura ezarri zen.

Halaber, egiaztatu da onuradunek betetzen dituzten Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren urriaren 14ko 137/2020 Ebazpenean eskatutako baldintza guztiak, horretarako behar diren kontrolak egin ondoren.

Bidezkoa da, hortaz, osotara 1.452.100,00 euroko zenbatekoa egiten duen dirulaguntza ematea I. eranskinean ageri diren 601 onuradunei, laguntza eskaera epean aurkeztu eta 4. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen baitituzte.

Era berean, bidezkoa da 139 eskaera ezestea, II. eranskinean zerrendarekin batera ageri diren arrazoiengatik.

Horrez gain, onuradunek bete beharko dituzte urriaren 14ko 137/2020 Ebazpenean eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean oro har ezarrita dauden baldintza guztiak. Zehazki, laguntzen onuradunek jaso beharko dute hartutako laguntzaren kobrantza kontabilitatean edo erregistro liburuan, indarra duen araudiaren arabera horrelako liburuak izatera behartuta baldin badaude, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari COVID-19aren krisiaren ondorioei aurre egiteko lortu dituzten beste dirulaguntzen berri eman beharko diote, halakorik bada.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zenbateko finkoko dirulaguntza bat ematea I. eranskinean ageri den zerrendako onuradunei; zerrenda hasten da 222200278, S M-E, T, 72663747P IFZ espedientearekin eta bukatzen da 222200447, SC Esparza Beruete Ignacio Esparza Echeverria Jose M.ª, J31474497 IFZ espedientearekin. Guztira 601 onuradunek jasoko dute aldi baterako salbuespeneko laguntza hau, COVID-19aren krisiak bereziki kaltetu dituen nekazariei eta enpresa txiki eta ertainei zuzendua.

Emandako laguntzak, osotara, 1.452.100,00 euroko zenbatekoa du, eta 2020ko gastuen aurrekontuko “COVID-19 LGP LGENF 2014-2020. Salbuespeneko eta aldi baterako laguntza nekazarientzat eta enpresa txiki eta ertainentzat” izeneko 720003-72220-4700-413102 partidaren baliokidea den eta 2021eko Aurrekontu Orokorretan gaitzen den partidaren kargura ordainduko da, behar besteko kreditu egokia baldin badago. Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak ere finantzaketaren %31 hartuko du bere gain, LGENF 080301022141114 lerroaren kargura.

2. Ezestea II. eranskinean, “ezetsitako eskaerak” izeneko zerrendan ageri diren eskaerak; zerrenda hasten da 222200382, A. R., MA, 72661475J IFZ espedientearekin, eta bukatzen da 222200412, N. G., C., 21070412C IFZ espedientearekin. Guztira 139 eskaera ezetsi dira, eranskin horretan berean azaltzen diren arrazoiengatik.

3. Laguntza hauek, beranduenez, 2021eko ekainaren 30ean ordainduko dira, onetsitako laguntza eskaerak oinarri hartuta.

4. Ebazpen honetan xedatutakoak ez du eragozten NBEUFren eta LGENFren Ordainketak Burutzeko Bulegoak zorren zenbatekoa kentzea NBEUFren eta LGENFren Zordunen Erregistroan ageri diren onuradunei.

5. Laguntzen publizitateak bete beharko ditu Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsak Landa Garapeneko Programen barruko laguntza kofinantzatuetarako ezartzen dituen xedapenak eta bitartekoak.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eranskinik gabe.

7. Laguntzen eskatzaileei jakinaraztearen ondorioetarako, I. eta II. eranskinak Nafarroako Gobernuko zerbitzuen katalogoan emanen dira argitara, deialdiari buruzko orrian, esteka honetan:

http://www.navarra.es/home_es/servicios/ficha/8886/Ayuda-temporal-excepcional-destinada-a-agricultores-y-PYME-especialmente-afectados-por-la-crisis-de-COVID-19-(art-39-ter)-conforme-a-la-medida-M21-del-PDR-de-Navarra-2014-2020

Pertsona fisikoen kasuan, argitalpenean honakoak jasoko dira: IFZ, lehen eta bigarren abizenen eta izenaren hasierako letrak, eta gainerako eskatzaileen kasuan identifikazio osoa.

8. Ebazpen hau igortzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen eta Sustapenaren Atalera, NPEaren Plangintzarako Atalera eta Ekonomia Aferetarako Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

9. Ohartaraztea laguntzak eskatu dituzten entitateak ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2020ko abenduaren 31n.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Fernando Santafé Aranda.

Iragarkiaren kodea: F2100049