14. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

101E/2020 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita akats bat, Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 23ko 79E/2019 Ebazpenarekin batera argitaratutako unitate morfologikoaren fitxan (xehetasun azterketaren 1. eranskina) atzeman dena. Aipatutako 79E/2019 Ebazpenaren bidez behin betiko onesten da Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko D-10.3.2 lurzatiaren xehetasun azterketa, Julio Goicoechea Alfonsok eta Silvia Amorena Iturraldek sustatua.

Akats bat atzeman da Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko D-10.3.2 lurzatiaren xehetasun azterketa, Julio Goicoechea Alfonsok eta Silvia Amorena Iturraldek sustatukoa, biltzen duen agiri teknikoaren argitalpenean.

Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak, xehetasun azterketa hori behin betiko onesteko, urriaren 23an emandako 79E/2020 Ebazpenaren bigarren puntuan ebazten da “Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea goian adierazitakoaren arabera zuzendu eta onetsitako agiria”. Adierazitako ohar horiek jasota daude Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak 2020ko irailaren 29an emandako txostenean.

2020ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 6koan, argitaratutako agirian, ordea, ez da zuzendu D-10.3.2 lurzatiko erabilera libre pribaturako gutxieneko azalera.

Horrela, unitate morfologikoaren fitxa berrian (xehetasun azterketaren 1. eranskina), hau dioen tokian:

“D-10.3.2 ERAIKINA

Lurzati libre pribaturako gutxieneko azalera: 383,92 m².”

Honako hau behar du:

“D-10.3.2 ERAIKINA

Lurzati libre pribaturako gutxieneko azalera: 448,018 m².”

Akats materiala dela kontuan harturik, edonoiz zuzendu daitekeena, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da lehenbailehen zuzentzea.

Ikusirik Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2020ko abenduaren 21eko txostena, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginarekin bat etorriz (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia), eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea akats bat, Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 23ko 79E/2019 Ebazpenarekin batera argitaratutako unitate morfologikoaren fitxan (xehetasun azterketaren 1. eranskina) atzeman dena. Horrenbestez,

Honako hau dioen tokian:

“D-10.3.2 ERAIKINA

Lurzati libre pribaturako gutxieneko azalera: 383,92 m².”

Honako hau behar du:

“D-10.3.2 ERAIKINA

Lurzati libre pribaturako gutxieneko azalera: 448,018 m².”

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta igortzea Burlatako Udalari eta espedientearen sustatzaileei, honen berri izan dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abenduaren 22an.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Izaskun Abril Olaetxea.

Iragarkiaren kodea: F2100160