14. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Hirigintzako hitzarmena Elkanoko 8. poligonoko 52. lurzatirako. Jendaurrean jartzea

Eguesibarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko urriaren 2an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hirigintzako hitzarmen bat Elkanoko 8. poligonoko 52. lurzatirako, eta hitzarmena jendaurrean jartzea 20 egunez, iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluarekin eta harekin bat datozenekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Sarrigurenen (Eguesibar), 2020ko abenduaren 22an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2100178