14. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Jarduera sailkaturako eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Trefilados de Navarra SA.

Jarduera: funtsezko aldaketa. Atmosfera-isurien foku berriak sartzea prozesuan. Instalazioetan gauzatzen diren trefilatze-prozesuak hobetzearen ondorioz sortutako fokuak dira.

Tokia. Uharte Arakilgo 1. poligonoko 383., 938. eta 939. lurzatiak.

Uharte Arakilen, 2021eko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2100425