14. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Olorizko Udalak, 2020ko abenduaren 1ean egin ohiko/aparteko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021eko plantilla organikoa.

2020ko 287. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 14an, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean ez du inork alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoari jarraituz, behin betiko onetsirik gelditzen da Olorizko Udalaren 2021erako plantilla organikoa, eta indarrean sartuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio plantilla organikoaren kopia, behin betiko onespena jaso eta hilabeteko epean.

2021eko PLANTILLA ORGANIKOA

Udalak Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunarekin partekatutako lanpostuak:

Funtzionarioak.

Idazkaria (hutsik).

Lan-kontratudunak.

Administrari-ofiziala (hutsik).

Administrari laguntzailea (hutsik).

Administrari laguntzailea (hutsik).

Administrari laguntzailea (hutsik).

Administrari laguntzailea, %20ko lanaldikoa (hutsik).

Oloritzen, 2021eko urtarrilaren 8an.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L2100340