14. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2962/2020 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kazetarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Azaroaren 25eko 85/2020 Foru Dekretuaren bidez (2020ko 284. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 9koa), onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2020ko lan publikoaren eskaintza partziala, 2020. urtera luzatu den Estatuaren 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Eskaintza hartan, besteak beste, kazetarien lanpostu batzuk sartu ziren, A mailakoak.

Kontuan harturik abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.1 artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zen), eta, orobat, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan (foru dekretu horren bidez Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onetsi zen) eta azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez Nafarroako Administrazio Publikoetako Lanpostuak Betetzeko Erregelamendua onetsi zen), bidezkoa da onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kazetarien lanpostu hutsak (A maila) lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta haren oinarriak.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kazetarien lanpostu hutsak (A maila) lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onestea.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kazetarien lanpostuak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onestea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau eta deialdia jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko idazkaritza tekniko nagusiei, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei.

Iruñean, 2020ko abenduaren 16an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.

KAZETARI LANPOSTUAK LEKUALDATZE LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA. OINARRIAK

1.–Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kazetarien lanpostu hutsak (A mailakoak) betetzea lekualdatze lehiaketa bidez.

1.2. Lekualdatze lehiaketa honek arau hauetan xedatutakoari jarraituko dio:

–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena.

–Lanpostuak betetzeko Erregelamendua, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsia.

–130/1998 Foru Agindua, abuztuaren 12koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, merezimenduen baremoei buruzkoa.

–103/2017 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan, haien erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.

–Gainerako arau aplikagarriak, eta oinarri hauek.

2.–Lanpostu hutsak.

2.1. Lanpostuak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdi honetan, hasiera batean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kazetarien hamar lanpostu huts sartzen dira, ebazpen honen II. eranskinean zehazten direnak.

2.2. Deialdi honetan hasiera batean egindako lanpostu eskaintza aurrerago osatzen ahalko da; izan ere, kalifikazio epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiakideen zerrenda –lorturiko puntuen hurrenkeraren araberakoa– igortzen dion egunean hutsik daudenak gehitzen ahalko dira.

2.3. Halaber, aipatutako lanpostuak deialditik kanpo uzten ahalko dira honako arrazoi hauengatik: birkokatze prozesuetan sartzeagatik, jarduneko zerbitzura itzultzen direnei edo burutza uzten duten langile finkoei esleituak izateagatik, edo antolamenduan ezarritako beste edozein arrazoirengatik.

2.4. Gainera, lehiaketa honetan beste lanpostu bat eskuratzen duten lehiakideek hutsik utzitako lanpostuak ere sartuko dira.

2.5. Aurrekoa gorabehera, lehiakideek lekualdatze lehiaketan lanpostua lortuta hutsik uzten dituzten lanpostuak ez dira eskainiko baldin eta “iraungitzeko” lanpostuak direlako bete behar ez badira edo antolaketa arrazoiak direla-eta bete behar ez badira.

2.6. Deialdiaren 8. oinarrian aipatzen den lanpostu hutsak hautatzeko epean, deitutako lanpostuen ordez beste batzuk eskaintzen ahalko dira; hain zuzen ere, organo eskudunek zerbitzuaren beharren arabera sartzen dituzten aldaketen ondorioz hutsik gelditzen direnak.

2.7. Lehiakideren batek lehiaketa honetan lanpostua lortu, eta bere lanpostuaren izena deialdiko lanpostuarena ez bezalakoa baldin bada, eskuratzen duen lanpostuaren izena hartuko du lanpostu berriaz jabetzen den unetik. Era berean, lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu, eta, bidezko denean, berriz lehiakideei eskaintzen zaizkien lanpostuen izena aldatu eginen da.

3.–Betebeharrak.

3.1. Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek betebehar hauek bete behar dituzte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.

b) A maila edo taldekoa izatea.

c) Kazetari lanpostu baterako izendatua izana, edo kazetaritzako goi mailako tituludunen lanpostu baterako.

3.2. Euskaraz jakin beharra ezarrita duen lanpostu elebidun bat eskuratu nahi izanez gero, lanpostuari ezarritako euskara maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat izatea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, zehazki, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen diren titulu edo ziurtagirietako bat (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.

3.3. Betebehar horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean bete beharko dira, lanpostuaren jabetza hartu arte.

3.4. Behar diren hautapen probak gainditu eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoan euskara edo Europar Batasuneko beste hizkuntzaren bat jakin beharra duten lanpostuetan 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera sartu diren lehiakideek hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostu hutsak bakarrik aukera ditzakete.

Hala ere, aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat eskuratzeko.

3.5. Zerbitzu, atal, bulego edo unitate parekaturen bateko burutzaren bat betetzen ari direnek zilegi izanen dute lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzea, baldin eta deialdiko baldintzak betetzen badituzte. Prozedura honetan esleitutako lanpostuaz jabetzeak berekin ekarriko du zerbitzuko zuzendari izateari edo ataleko nahiz bulegoko buru edo horiekin parekatutako unitateko buru izateari utzi beharra.

3.6. Borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian urtebete daramaten langile finkoek zilegi izanen dute lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betiko esleituko zaie.

3.7. Lanpostu huts bati behin-behinekoz atxikita jarduneko zerbitzu aktibora itzuli direnek nahitaez aurkeztu beharko dute lekualdatze lehiaketa honetara, behin betiko destinoa eslei dakien.

3.8. Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz, deialdiko betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartzen ahalko dute lekualdatze lehiaketan.

4.–Eskabidea, aurkezteko epea eta aurkezteko modua.

4.1. Izena ematea eta merezimenduak aurkeztea.

Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute izena emateko eskabidea, Internet bidez, helbide hau erabiliz: www.nafarroa.eus, “Menua”, “Tramiteak”, “Administrazioko langileentzako zerbitzuak”, “Enplegu publikoa eta sustapena”, deialdiaren aipamenean.

Eskabideari erantsi beharreko merezimenduak ere telematika bidez aurkeztu beharko dira, goian adierazitako helbidearen bidez, deialdiaren baremoan zehaztutako atalei jarraikiz antolatuak.

Lehiakideek honako merezimendu hauek ez dituzte aurkeztu beharko, lehiakide bakoitzaren espedientean zuzenean sartuko baitira, eta epaimahaiaren eskura jarri, baremazioa egin dezan:

–Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitortuak.

–Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak emandako ikastaroak, salbu hizkuntzen ikastaroak eta hizkuntzen ezagutza frogatzen duten agiriak, izangaiek aurkeztu beharko baitituzte.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.2. Betebeharrak frogatzea.

Ezartzen den euskarazko jakite-maila frogatu beharra duen lanpostu elebidun bat eskuratu nahi izanez gero, eskatutako maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat aurkeztu beharko da izena emateko epean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, zehazki, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen diren titulu edo ziurtagirietako bat (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.

4.3. Epea.

Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta ezin izanen da luzatu.

Merezimendu guztiak agiri bidez frogatu beharko dira, eta lekualdatze lehiaketa honetan izena emateko eskabidea aurkezteko epearen barruan igorri, telematika bidez.

5.–Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko, eta ohartaraziko du hurrengo bost egun balioduneko epean baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituztela, eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu. Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

5.2. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak lehiaketa bete gabe gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

5.3. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

5.4. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

6.–Epaimahaiaren osaera.

6.1. Honako hauek osatuko dute lehiaketako kalifikazio epaimahaia:

–Epaimahaiburua: David Chivite Pérez jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Komunikazio Zerbitzua-Gobernuaren Eledunaren Bulegoko zuzendaria.

Ordezkoa: María Isabel Muñoz García andrea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko kazetaria.

–Epaimahaikidea: Isabel Martínez Abadía andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: Yolanda Núñez Rosón andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Epaimahaikide-idazkaria: María Antonia Úriz Ayestarán andrea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Prentsa Bulegoaren Ataleko burua.

Ordezkoa: Juan José Balerdi Usabiaga jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Publizitate Instituzionalaren, Sare Sozialen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Ataleko burua.

6.2. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

6.3. Administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako aurreikusitako arrazoiren bat gertatzen denean, kalifikazio epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta deialdia egin duen organoari jakinarazi beharko diote. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

7.–Merezimenduak.

7.1. Aurreko 4. oinarrian ezartzen den bezala, merezimendu guztiak telematika bidez aurkeztu behar dira, eskabideak aurkezteko epean. Administrazio publikoetan emandako zerbitzuen frogagiriak ez dira aurkeztu beharko baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitortuak badira, ezta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak emandako ikastaroei buruzkoak ere, salbu hizkuntza ikastaroak eta hizkuntza maila egiaztatzekoak, horiek organo deitzaileak zuzenean igorriko baitizkio deialdia egin duen kalifikazio epaimahaiari.

7.2. Aurkeztutako merezimenduak deialdi honen I. eranskinean ageri den baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

7.3. Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzerako baremoan aipatzen den gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman ere.

7.4. Lehiatzaileek guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiakide adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

7.5. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu lehiakideek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.

7.6. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu, Nafarroako Gobernuaren Interneteko webgunean eta Nafarroako Gobernuko iragarki-taulan, parte hartzen duten pertsonek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.

7.7. Aurkeztutako erreklamazioak ebatzitakoan, epaimahaiak parte hartzen duten pertsona guztien behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuaren Interneteko webgunean eta Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dizkio lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, eta espediente osoa.

8.–Lanpostu hutsak aukeratzea.

8.1. Behin epaimahaiaren espedientea jasotakoan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du lekualdatze lehiaketan azkenean sartzen diren lanpostu hutsak zehazteko, deialdi honen bigarren oinarrian xedatutakoarekin bat.

8.2. Lanpostu hutsak aukeratzeko epea Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez zehaztuko da; ebazpena hori Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan argitaratuko da, bai eta Nafarroako Gobernuak Interneten duen webgunean ere.

Parte-hartzaileek 10 egun balioduneko epea izanen dute eskaera bide telematikoaren bitartez aurkezteko, lehen aipatutako helbideko esteka erabiliz, eta nahi lituzketen lanpostu hutsak aukeratzeko.

Eskaera ezarritako epean bidaltzen ez dutenek lehiaketaren xede diren lanpostu hutsak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

Lanpostu hutsak aukeratzeko epea amaituta, lehiakideek ezin izanen diote uko egin aukeratutako lanpostuari.

8.3. Lanpostuak betetzeko Erregelamenduan xedatutakoarekin bat, lehiatzaileek ezin dute orain atxikita dauden zuzendaritza nagusi edo erakunde autonomo bereko lanpostu hutsik hautatu (zuzendaritza nagusi baten mende ez dagoen maila beheragoko unitate organiko bati atxikita badaude, debeku bera izanen dute), salbu eta lanpostu aldaketarekin udalerria, zentroa edo lanaldi arrunt edo partzialaren araubidea ere aldatzen bada.

9.–Esleipena eta lanpostuaz jabetzea.

9.1. Lehiaketan lortutako puntuazioen hurrenkerari jarraikiz esleituko dira lanpostu hutsak. Birkokatutako lehiakideen kasuan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiko zaio: batetik, desgaitasunaren ondoriozko birkokapenen prozedura arautzen duen ekainaren 3ko 114/2002 Foru Dekretuaren 11. artikulua; eta bestetik, abuztuaren 22ko 65/2018 Foru Dekretua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileak osasun arrazoiengatik birkokatzeko prozedura arautzen duena.

Lanpostu huts bat hautatzeak berekin dakar lehiakideak eskaeran adierazitako lanpostuen artean esleitzen zaiona espresuki onartzea, eta ezin izanen dio uko egin.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen bidez, dagokien lanpostua esleituko die lehiakideei, eta hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

9.2. Lehiakideek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun balioduneko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non eta organo deitzaileak, ebazpen horretan, ez duen data jakin bat ezartzen jabetza hartzeko.

9.3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa. Aurreikuspen hori ez zaie aplikatuko lanaldi partzialean diharduten langile finkoei. Izan ere, langile horiek lanaldi osoko lanpostu bat hartzearekin batera funtzionario izaera eskuratuko dute.

10.–Ordainsariak.

Lekuz aldatzen direnek indarreko xedapenek esleitzen dizkieten ordainsariak jasoko dituzte.

11.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin bat.

I. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak baloratzeko, puntu bat emanen da deialdia argitaratzen den egunean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitortua duen antzinatasun urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

2. Gehienez ere 30 puntu emanen dira a) atal honetan.

3. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeari begira, egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu emanen dira kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu), eta gehienez ere 7 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroetan, eskola-orduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartu izana puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki sartuko dira sindikatuek Administrazio Publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barrenean antolatuak.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak ez dira atal honetan baloratuko, ez unibertsitatekoak, ez unibertsitatetik kanpokoak.

2) Txostenak edo komunikazioak biltzarretan edo jardunaldietan aurkeztea, lan zientifiko edo ikerlan bekadunak edo sarituak egitea eta haiek aldizkari espezializatuetan argitaratzea: 2 puntu gehienez ere, kalifikazio epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan izanik lana edo jarduera norbanakoak edo taldeka egina den, bai eta biltzarra edo argitalpena tokikoa, eskualdekoa, nazionala edo nazioartekoa den ere.

3) Sektore publikoaren esparruan prestakuntza jardueretan irakasle gisa parte hartzea eta/edo horrelakoak antolatzea: puntu bat gehienez ere; kalifikazio epaimahaiak baloratu beharrekoak haien iraupenaren arabera.

Oharrak b) atal osorako:

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak soilik baloratuko dira deialdiko lanpostuarekin zerikusia izanez gero.

2. Gehienez ere 10 puntu emanen dira b) atal honetan.

c) Puntuazio erantsia hizkuntzak jakiteagatik.

–Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik, hizkuntza horiek jakitea beharrezkoa ez den lanpostuetan, 2 puntu gehienez haietako bakoitzagatik.

–Euskaraz jakiteagatik: plantilla organikoaren arabera lanpostu horietan aritzeko euskaraz jakitea nahitaezkoa ez bada, 4,6 puntu bitarte emanen dira destinoa eremu euskaldunean duten lanpostuetan sartu nahi denean.

Oharrak c) atal osorako:

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari aurreko ataletan hizkuntza bakoitzarentzat ezarritako baloraziorik handiena emanen zaio.

Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 maila izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 maila izanez gero, 2/5; B1 maila izanez gero, 3/5; eta, B2 maila izanez gero, 4/5.

Euskara merezimendu gisa baloratzerakoan, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzagatik, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da.

Izangai bakoitzak lau hizkuntza horietan zenbat dakien baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak edo Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak espresuki antolatutako azterketen emaitzak ere erabiltzen ahalko dira; azterketa horiek bost zailtasun maila dituzte, eta hizkuntza bakoitzari ematen ahal zaion gehieneko balorazioaren bostena emanen zaio maila bakoitzari.

II. ERANSKINA

Kazetarien lanpostu hutsak

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ESPARRUA (LEKUALDAKETARAKO)

HERRIA

ESKUALDEA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

58

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

KOMUNIKAZIOKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

EUSKARA, C1

63

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

KOMUNIKAZIOKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

4003

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

KOMUNIKAZIOKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

4596

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

KOMUNIKAZIOKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

EUSKARA, C1

5841

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

KOMUNIKAZIOKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

8143

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

KOMUNIKAZIOKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

9386

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

KOMUNIKAZIOKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

10434

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

KOMUNIKAZIOKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

EUSKARA, C1

10475

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

KOMUNIKAZIOKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

EUSKARA, C1

10926

LURRALDE ANTOLAMENDUKO, ETXEBIZITZAKO, PAISAIAKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

PROIEKTU ESTRATEGIKOEN ZN

BURLATA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

Iragarkiaren kodea: F2015749