14. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Hiri jarduketarako plan berezia 5. poligonoko 238. lurzatian. Hasierako onespena

2020ko abenduaren 30ean, alkatearen 2020/440 Ebazpenaren bidez, hasierako onespena eman zitzaion Lizarragabengoako (Etxarri Aranatz) 5. poligonoko (San Pedro, 11) 238. lurzatiaren hiri jarduketarako plan bereziari.

Sustatzailea Alberto Garmendia Lacunza da.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin bat, espediente hau jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Etxarri Aranatzen, 2021eko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2100341