14. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Berehalako hondamen-egoera deklaratzea eta eraispena gauzatzea

Behean aipatutako higiezinaren titularra nor den ez dakigunez, jakinarazpen hau egiten da, ediktua argitaratuta udalerriko iragarki-tauletan, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean; hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 199.4 artikuluan, Hirigintzari buruzko displizina erregelamendua onesten duen 2187/1978 Errege Dekretuaren 26. eta 27. artikuluetan eta Administrazio-prozedura erkideari buruzko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz, Caparrosoko Udaleko alkateak 577/2020 Ebazpena eman zuen 2020ko abenduaren 30ean. Hona hemen:

EBAZPENA:

1. Udalerri honetako Progreso kaleko 12an dagoen eraikina berehalako hondamen-egoeran dagoela deklaratzea.

2. Neurri hauek modu subsidiarioan gauza daitezen agintzea:

–Eraikina lehenbailehen eraistea.

–Obren jarraipena eta zuzendaritza teknikoa kontratatzea eta obren exekuzioa.

–Hesiak paratzea eremuaren perimetroan, eta sarbidea debekatzea pertsonei eta ibilgailuei.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, jabe ezezagunei edo toki ezezagunean daudenei, interesdun izan daitezkeenei edo higiezinaren gaineko eskubide errealen jabeei jakinarazteko xedez.

4. Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehenbiziko ohiko osoko bilkuran.

–Katastroan ageri diren azken titularrak: María Dolores Díaz Mozaz eta Trinidad Díaz Mozaz.

–Azken helbidea: San Francisco Javier zahar-etxea (Tafalla).

–Kokalekua: Progreso kalea, 12. Caparroso (Nafarroa).

–Katastroko erreferentzia: 10. poligonoa, 336. lurzatia.

Caparroson, 2020ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2100127