14. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

21. ordenantza fiskalaren aldaketa, Tokiko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpearen erabilera pribatiboagatiko edo aprobetxamendu bereziagatiko tasak ezartzen baititu, terrazei eta mahai hankabakarrei dagokienez. Neguko denboraldia. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2020ko urriaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 21. ordenantza fiskalaren aldaketa: “Tokiko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpearen erabilera pribatiboagatiko edo aprobetxamendu bereziagatiko tasak, terrazei eta mahai hankabakarrei dagokienez”, neguko denboraldia. (Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 266. zenbakian argitaratua, 2020ko azaroaren 13koan).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen), eta jendaurreko epea amaitu eta alegaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onesten da ordenantza horren aldaketa eta argitara dadila agintzen da, dagozkion ondorioetarako.

Burlatan, 2021eko urtarrilaren 5ean.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

2020ko NEGUKO DENBORALDIKO TASETAN MURRIZKETA BAT (2021/04/30ERA ARTE): COVID TERRAZAK ESPEDIENTEA

1.–EPIGRAFEA-LURZORUKO APROBETXAMENDU BEREZIAK

1.1. COVID terrazak (mahaiak, aulkiak eta upelak), mahai hankabakarrak eta plataformak. 2020ko neguko denboraldia (azaroaren 1etik apirilaren 30era)

Hona hemen tasa, hileko eta mahaiko:

–Kale Nagusian eta Eugenio Torres plazan

11,55 euro

–Gainontzeko kaleetan

7,35 euro

Hileko eta upeleko tasa aurrekoak baino % 50 txikiagoa izanen da.

Mahai hankabakarrak, plataformak eta bestelako elementu finkoak, hileko eta okupatutako metro koadroko. Aparkalekuak okupatzen dituzten elementuetan, ezabatutako aparkaleku-plaza guztien guztizko azalera zenbatuko da, instalazioak zati batean bakarrik okupatzen baditu ere.

–Kale Nagusian eta Eugenio Torres plazan

1,445 euro

–Gainontzeko kaleetan

0,920 euro

Iragarkiaren kodea: L2100180