14. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

99/2020 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Viveros Sola inskribatzen baita Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistro Nazionalean, baratzerako mintegi-landareen ekoizle-ugaltzaile gisa.

Viveros Solak (E31395338 IFZ) 2020ko azaroaren 5ean egin zuen Ekoizleen Erregistro Nazionalean baratzerako mintegi-landareen ekoizle-ugaltzaile gisa inskribatzeko eskaera.

Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren arabera eta Ugalketarako Materiala Ziurtatzeko eta Landare Osasuneko Bulegoak 2020ko azaroaren 13an instalazioetara egindako bisitan bidezko egiaztapenak egin ondoan, 43/20/014 zenbakiko akta ofizialean ageri denez, eskatzaileak betetzen ditu indarreko araudiak horretarako ezartzen dituen baldintzak (batez ere Barazki-landareak eta barazkiak ugaltzeko haziez bestelako materialen ekoizpena eta komertzializazioa kontrolatzeko erregelamendu teknikoan eta Mintegiko hazien eta landareen ekoizpenari buruzko erregelamendu orokorrean jasotakoak); hortaz, proposatzen da eskatutako baimena ematea.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretuan xedaturikoaz baliatuz.

Adierazitakoarekin bat eta Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 28ko 16/2019 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetzea erabiliz, ebazpen horren bidez Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi baitziren indarreko araudiak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari esleitutako nekazaritza arloko administrazio eskumen batzuk,

EBAZTEN DUT:

1. Viveros Solari (E31395338 IFZ) baimena ematea baratzerako mintegi-landareen ekoizle-ugaltzaile gisa (8. taldea) aritzeko, eta Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistro Nazionalean inskribatzea ES15310342 ekoizle zenbakiarekin.

2. Ebazpen hau interesdunari eta Nekazaritza eta Elikadura Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2020ko abenduaren 16an.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F2015670