137. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 14a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ALTSASU

Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea. 2021eko lehen seihilekoa

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2021eko uztailaren 18an bukatuko dela 2021eko lehen seihilekoko hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa eta landa-lurreko ondasunen gaineko zergaren kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2021eko ekainaren 19an kargatuko dira kontuan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2021eko ekainaren 2an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2109170