137. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1/2021 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, 2021eko maiatzaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aldaketa hauek aurrekontuan: kreditu berezia.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

1/2021 ALDAKETA AURREKONTUAN

GASTUA:

2311 63230001.–Lakuntzako eskolen pisua konpontzea: 15.000,00 euro.

FINANTZAKETA:

87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 15.000,00 euro.

Etxarri Aranatzen, 2021eko ekainaren 1ean.–Mankomunitateko burua, María Saenz de Albeniz Bregaña.

Iragarkiaren kodea: L2108956