137. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERREGE BARDEAREN KOMUNITATEA

Komunitateko buruaren arduraldi esklusiboko araubidea,
eta Batzar Orokorreko ordezkarien eta Batzorde Iraunkorreko kideen bilkura-sariak. Onespena

Nafarroako Errege Bardearen Komunitatearen Batzar Orokorrak, 2021eko maiatzaren 20an egin ohiko bilkuran, aho batez hartutako erabaki baten bidez ezarri da Komunitateko buruak bere kargua betetzea arduraldi esklusiboko araubidean, eta haren ordainsariak ere zehaztu dira, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatuaren arabera. Halaber, kalte-ordain, dieta eta gastuen araubidea onetsi da Batzar Orokorreko ordezkarientzat eta Batzorde Iraunkorreko kideentzat, 2021eko aurrekontua betearazteko 21.bis oinarrian; hona hemen hitzez hitz:

KALTE-ORDAINAK, DIETAK ETA GASTUAK

ZENBATEKOA

EUROTAN

A

Kideak joateagatik Batzar Orokorraren bilkuretara, Batzorde Iraunkorraren bilkuretara, eta kontratazio mahaien nahiz nekazaritzako, abeltzaintzako eta turismoko lan-mahaien edo beste batzuen bilkuretara, Batzorde Iraunkorrak formalki eratzen baditu, deialdiarekin eta ezarritako gai-zerrenda batekin.

142,8 (bilkura bakoitzeko)

B

Kideak ordezkari gisa joateagatik batzarretara, Nafarroako Gobernuarekin egiten diren bileretara edo Espainiako edo Nazioarteko beste erakunde publiko batzuekin egiten direnetara.

142,8 (bilkura bakoitzeko)

C

Kideak joateagatik Nafarroatik kanpo deitu eta egiten diren bileretara, gaua ostatuan eman behar denean.

204 (egun bakoitzeko)

A, B eta C kasuetan, bidezkoa izanen da kalte-ordaina, baldin eta biltzera deitu duen erakundeak berak ez badu kalte-ordainik ezarririk. Kalte-ordainak ezarririk badauzkate, horiexek jasoko dituzte kideek, zenbatekoa txikiagoa zein handiagoa izanik ere.

D

Kideak joateagatik obretako bilera eta bisitetara, landa-lanetara, ikuskapenetara, bisitariei arreta egitera, Bardeako lurraldearen barnean, jarduerak hartzen duen denbora zeinahi izanik ere.

142,8 (egun bakoitzeko)

E

Komunitateko buruak jasoko du bere kargua betetzeagatik, arduraldi esklusiboko araubidean, honako zenbateko hau:

53.631

Komunitateko buruak bere eginkizunak arduraldi esklusiboko araubidean betetzen dituenean, harentzat ezartzen da 53.631 euroko ordainsari gordina urtean, 14 pagatan, eta alta ematen zaio Gizarte Segurantzako araubide orokorrean (guztizko zenbateko gordinetik ez zaio kotizazio hori kenduko, hots, ordainsari gordin horregatik dagokion kuota; pertsona fisikoen errentaren gaineko zergagatik dagokion atxikipena baino ez da deskontatuko).

Arduraldi esklusiboko ordainsari horiek jasotzeak berekin ekarriko du karguak berezko dituen eginkizunetan jardutea, eskatzen den gutxieneko denboran; hori bateragarria izanen da jardutearekin ordainsaria dakarten beste jarduera publiko nahiz pribatu batzuetan, autonomoen araubideko enpresa-jardueretan edo besteren konturako lanean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75. artikuluan ezarri bezala.

F

Batzar Orokorreko ordezkariak joaten direnean Batzar Orokorraren bilkuretara, lan-mahaietara, bileretara, edo protokolozko ekitaldietara, Komunitatea ordezkatuz, eskubidea izanen dute Batzorde Iraunkorreko kideentzat esleituriko zenbateko berak jasotzeko, baldin eta beren erakundeak ez badie ematen ordainsari, dieta edo bilkura-saririk.

Tuteran, 2021eko maiatzaren 28an.–Komunitateko burua, José María Agramonte Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2108838