137. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARALARKO ELKARTEA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Aralarko Elkartea Usadiozko Toki Entitateak, 2021eko maiatzaren 21eko Batzar Nagusian, hasiera batean onetsi zuen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra eta bera betearazteko oinarriak.

Urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu zuen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra eta bera betearazteko oinarriak, behin betikoz onetsitzat joko dira jendaurreko epea iragandakoan.

Dokumentazioa Lakuntzako Udalean dago ikusgai, bulegoko orduetan.

Lakuntzan, 2021eko maiatzaren 21ean.–Batzarburua, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2109142