137. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2021eko ekainaren 2an egin ohiko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2021. urterako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesa dutenek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak behin betikoz onetsitzat joko dira, jendaurreko aldia iragandakoan.

Berriozarren, 2021eko ekainaren 3an.–Mankomunitateko burua, Javier Vílchez López.

Iragarkiaren kodea: L2109187