137. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Aldaketa 2021eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Ribaforadako Udalak, 2021eko apirilaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa 2021 urterako plantilla organikoan. Aldaketak kontu-hartzailetzarekin du zerikusia, lanpostua hutsik geratuko baita 2021eko apirilaren 19tik aurrera, Ana José Aicua Adrián kenduta funtzionarioen lanpostuen zerrendatik.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2021eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 3an. Jendaurreko epea inolako erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsita gelditu da Ribaforadako Udalaren 2021. urteko plantilla organikoaren aldaketa

Ribaforadan, 2021eko maiatzaren 31n.–Alkate udalburua, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2108926