137. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea igarota inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik gelditu da Kontzejuaren 2021eko aurrekontua, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2021eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 3an.

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 600,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 5.200,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 4.360,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 10.160,00 euro.

GASTUAK:

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 9.760,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 400,00 euro.

Gastuak, guztira: 10.160,00 euro.

Oteitzan, 2021eko ekainaren 1ean.–Kontzejuko burua, José Félix Babace Urriza.

Iragarkiaren kodea: L2108927