137. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Lehen alkateordearen izendapena

Lesakako Udalak 2021eko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, udal honetako zinegotzi karguaren jabetza hartu zuten Gabriel Txoperena Altzugarai jaunak eta Ioar Oteiza Goyeneche andreak, EH Bildu udal taldetik, Maider Arrieta Tapia andrea eta Iratxe Batiz Barzena zinegotziak ordezkatuz.

Maider Arrieta Tapia andrea udal honetako lehen alkateordea zenez, kargu horretarako beste zinegotzi bat izendatu behar da.

Bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduarekin, onetsi baitzen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez, Alkatetza honek 267/2021 Ebazpena eman du eta argitaratzeko agindu. Honako hau xedatzen du:

1.–Udalbatza honetako zinegotzia, Mattin Etxabide Gartzia jauna, lehen alkateorde izendatzea.

2.–Udalbatzari izendapen horren berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

3.–Ebazpen hau interesaturi jakinaraztea eta agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webgunean argitara dadila.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Lesakan, 2021eko ekainaren 2an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2109001