137. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbit}zuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duena. Hasierako onespena.

Leozko Udalak, 2021eko maiatzaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa duen orok bidezkotzat jotzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.

Aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren amaierako aurreikuspenei jarraikiz, jendaurreko tramitean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da; hala izanik ere, haren testu osoa argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, lege beraren 326. artikuluarekin bat.

Iratxetan (Leotz), 2021eko ekainaren 3an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2109204