137. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARTZIRIAIN

Aldaketa, Gartziriaingo izen ofizialean. Hasierako onespena

Kontzejuko Batzarrak, 2021eko maiatzaren 22an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen herriaren izen ofiziala aldatzeko erabakia, orain arte Garciriain zena aurrerantzean gaztelaniazko eta euskarazko Garciriain/Gartziriain izen elebiduna izan dadin.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 25.1 eta 37.3 artikuluetan xedatuari jarraikiz, hasierako onespena jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Gartziriainen, 2021eko maiatzaren 27an.–Kontzejuko burua, Jose Javier Donazar Galar.

Iragarkiaren kodea: L2108973