137. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPRONTZEDA

Aldaketa, Udal hilerria arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Esprontzedako Udalak, 2021eko apirilaren 28an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal hilerria eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta kuotak arautzen dituen ordenantzan egindako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork erreklamazio, eragozpen edo oharrik egiten ez badu, behin betiko onetsirik geldituko da Esprontzedako udal hilerria eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta kuotak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa, eta haren behin betiko testua emanen da argitara.

Esprontzedan, 2021eko ekainaren 2an.–Alkatea, Lizhet Jhoana Cerpa Paredes.

Iragarkiaren kodea: L2108979