137. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPRONTZEDA

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2021eko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2021eko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 15ean.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Izena: idazkaria, Torralba del Rioko eta Azueloko udalekin partekatua. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %23,72. Egoera: hutsik.

Administrazio-araubideko kontratudunak.

Izena: idazkaria, Torralba del Rioko eta Azueloko udalekin partekatua. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %23,72. Egoera: eszedentzian.

Izena: idazkaria, Torralba del Rioko eta Azueloko udalekin partekatua. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %23,72. Egoera: jardunean.

Izenen zerrenda

Administrazio-araubideko kontratudunak.

Sofía de Blas Álvarez. Idazkaria.

María Ortega Aicua. Idazkaria.

Esprontzedan, 2021eko ekainaren 2an.–Alkatea, Lizhet Jhoana Cerpa Paredes.

Iragarkiaren kodea: L2108977