137. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

2021eko otsailaren 5eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen aldaketa bat egitea 2021eko ekitaldirako aurrekontua betearazteko oinarrietan, eta erabaki hori argitara eman zen 2021eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 22koan.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsita gelditu da aldaketa hori, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 10/1995 Foru Legearen 202.1. artikuluarekin.

Aurrekontua betearazteko oinarrietan egindako aldaketaren testu osoaren kopia bat interesdunen eskura dago Barillasko Udalaren idazkaritzan.

Barillasen, 2021eko martxoaren 18an.–Alkate udalburua, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2108946