137. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BADOSTAIN

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Badostaingo Kontzejuko Batzarrak, 2021eko maiatzaren 30ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko aurrekontu orokorra.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta bete daitezen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 223. eta 236. artikuluak; hala, herritarrek eta interesdunek espedientea ikus dezakete, eta aurkez ditzakete bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Eguesen, 2021eko maiatzaren 31n.–Kontzejuko burua, Fernando Torres de Miguel.

Iragarkiaren kodea: L2109210