137. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

Añorbeko Udalak, 2021eko martxoaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan, abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legeak sartu dituen xedapen berrietara egokitzeko helburuz (foru lege horrek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatu zuen).

Aipatu erabakia 15 egun baliodunean egon zen jendaurrean, 2021eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 3an, iragarkia argitaratu ondotik. Alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jotzen da 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Añorben, 2021eko maiatzaren 28an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2108826