137. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1499/2021 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako kirol teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lanpostuak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abenduaren 16an emandako 2965/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako kirol teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori 2021eko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 25ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak otsailaren 11n emandako 392/2021 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 17koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak apirilaren 26an emandako 1208/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze lehiaketan sartutako lanpostu hutsak zehaztu ziren, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostu hutsak aukeratzeko.

Lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, izangai bakar batek ere ez du lanposturik aukeratu. Hortaz, bidezkoa da deialdia bete gabe uztea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Bete gabe uztea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako kirol teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lanpostuak, izangai bakar batek ere ez baitu lanposturik aukeratu.

2. Lekualdatze lehiaketaren ondorioz 3 lanpostu hutsik gelditu dira, I. eranskinean jaso direnak.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiei, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari, eta halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Goi mailako kirol teknikarien lanpostuen lekualdatze lehiaketaren emaitza

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

EREMUA (LEKUALDAKETETARAKO)

HERRIA

ESKUALDEA

ARAUBIDE JURIDIKOA

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

5071

KULTURA ETA KIROL DEP.

NAFARROAKO KIROLAREN INSTITUTUA

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

7411

KULTURA ETA KIROL DEP.

KIROLAREN AZTERLAN, IKERKETA ETA MEDIKUNTZA

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

X

10357

KULTURA ETA KIROL DEP.

NAFARROAKO KIROLAREN INSTITUTUA

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

Iragarkiaren kodea: F2108728