136. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1544/2021 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, José Carlos Sánchez Gómez jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Lehendakaritzako, Justizia eta Migrazio Politiketako eta Eskubide Sozialetako arloetako Proiektuen Ataleko burua.

Funtzio Publikoko Zuzendari Nagusiaren maiatzaren 8ko 1273/2019 Ebazpenaren bidez, zenbait pertsona izendatu ziren, denak ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak, ataleko, bulegoko eta unitate parekatuetako buru, merezimendu-lehiaketa eginda.

2021eko apirilaren 26an aurkeztutako idazki baten bidez, José Carlos Sánchez Gómez jaunak burutza horri uko egin dio.

Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.5 artikuluak ezartzen duenez, burutza bat merezimendu-lehiaketaren bidez lortzen dutenak ezin izanen dira aurkeztu beste burutza bat betetzeko merezimendu-lehiaketetara, ez eta sistema beraren bidezko beste burutza baterako izendatuak izan ere, hiru urte natural igaro arte burutzaz jabetzen direnetik.

Halaber, agindu horren 6.d) apartatuak ezartzen duenez, merezimendu-lehiaketa bidez lortutako burutza baten titular den funtzionarioa kargutik kentzeko arrazoietako bat da berariaz uko egitea.

Era berean, Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.7 artikuluak xedatzen duenez, unitate organiko baten burutza edo zuzendaritza lortu duen funtzionarioak, lanpostu horretan aritzeari uzten dionean, jatorrizko atxikipen eremuan zituen mailari eta lanpostuari zegozkien zereginetara itzuli beharko du berehala, 4. apartatuko a) letran ezarritako kasuan izan ezik.

Kontuan hartuta, kasu honetan, uko egiteak burutza uztea dakarrela zuzenean, kargu-uztea noiz izanen den eta oinarrizko lanpostura noiz itzuliko den ebatzi baizik ez da egin behar, eta horrelaxe egiten da.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea José Carlos Sánchez Gómez jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Lehendakaritzako, Justizia eta Migrazio Politiketako eta Eskubide Sozialetako arloetako Proiektuen Ataleko burua. Burutzan arituko den azken eguna 2021eko maiatzaren 6a izanen da.

2. Ebazpen hau igortzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta interesdunari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2108735