136. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 1754. eta 1755. lurzatietan. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2021eko maiatzaren 20an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat 6. poligonoko 1754. eta 1755. lurzatietarako, Construcciones CJ SLk sustatua, beheko solairuko eraikuntzak aldatzeko xedea duena.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Vianan, 2021eko maiatzaren 21ean.–Alkatea, María Blanca Yolanda González García.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2108920