136. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Udaltzain-agenteen izendapena

Alkatetzaren 581/2021 Ebazpenaren bidez, 2021eko maiatzaren 25ean, Burlatako Udaleko funtzionario izendatu dira Águeda Gutiérrez Tainta, plantilla organikoko 11.43 lanpostuan, eta José Miguel Sánchez Esteves, plantilla organikoko 11.9 lanpostuan, biak Burlatako Udaleko udaltzain-agenteen kategoria profesionalean. Halaber, ebazpen berean 2021eko maiatzaren 26a ezarri zen lanpostuez jabetzeko eguntzat.

Burlatan, 2021eko maiatzaren 26an.–Alkate udalburua, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2108834