136. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

Deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezain izateko hogeita lau lanpostu oposizio bidez betetzeko. Hirugarren izendapen proposamen osagarria.

Aipatu deialdiari dagokionez, eta lanpostuak betetzearren, 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2021eko apirilaren 26koan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 30eko 956/2021 Ebazpena argitaratu zen, zeinaren bidez izendatzen baitira igoera txandan gainditu zutenen artean hurrengoak diren 5 izangaiak.

Ezarrita zegoen epearen barrenean, María José García Larrea, María Teresa Aldaba Legaspi, María Cristina Mayor Arzoz, Luis Ramón Larrañeta Oyarzun eta Rosa María Martínez Arnedo jaun-andreei (denak igoera txandako izangaiak), etxezain lanpostuan borondatezko eszedentzia eman zaie, lanpostuaren jabetza-hartzearen egunetik beretik, une horretan administrazio publiko honetan edo beste batean lanpostu finko batean ari baitziren lanean.

Deialdiaren 10.4 oinarriak ezartzen du ezen, izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko dela.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 4ko 336/2021 Ebazpenaren bidez, Sergio Márquez Lara jauna, igoera txandakoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu zen, administrarien lanpostu batean aritzeko. Hori oinarri harturik, izangaia txanda horretatik baztertuta gelditzen da, deialdiaren 2.1.2.a) eta b) apartatuan ezarritako baldintza ez betetzeagatik, eta erabakitzen da hura hautaketa-prozesuan gelditzea, txanda irekian.

Hori guztia kontuan harturik, bidezkoa da izendapen proposamena osatzea Marta Hervás Muñoz, Juan Barreneche Irigoyen, César Valencia Guembe, María Isabel Sáez de Jáuregui Pérez de Eulate eta Encarnación Moreno Garalut jaun-andreekin, hautapen prozesua gainditzeaz gainera, igoera txandako zerrendan hurrengo izangaiak direlako, lehengo izendapen proposamenean sartutako izangaien atzetik.

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskatutako agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 24an.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2108488