136. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko maiatzaren 26an hartua, Euskararen Nafar Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Azaroaren 6ko 303/2019 Foru Dekretuak Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi zituen, eta haren III. tituluak Euskararen Nafar Kontseilua arautzen du, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren parte-hartze organo gisa eta euskararen plangintzaren eta sustapenaren arloetan Nafarroako Gobernuari aholku emateko organo gisa.

Zehazki, aipaturiko dekretuaren 26. artikuluan, Kontseiluaren osaera eta kontseilukideen izendapena arautzean, ezartzen da kontseilukideak Nafarroako Gobernuaren erabakiaren bidez izendatuko direla. Kargu bakoitzeko, pertsona titular bat eta ordezko bat izendatu behar dira. Azken hori, kargua bete gabe dagoenean arituko da, edo titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean.

Nafarroako Gobernuaren 2018ko martxoaren 21eko Erabakiaren bidez, Sergio Iribarren Galbete jauna izendatu zen Euskararen Nafar Kontseiluko kide, Sortzen elkartearen ordezkari gisa.

Nafarroako Gobernuaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, Aitziber Garmendia Lizaso andrea izendatu zen Euskararen Nafar Kontseiluko ordezko kide, Sortzen elkartearen ordezkari gisa.

2021eko apirilaren 20an, Sortzen elkartearen koordinazioak Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuari eskatu zion erakunde horretako bere ordezkariak ordeztea: Aitziber Garmendia Lizaso andrea Sergio Iribarren Galbete jaunaren ordez, eta Marta Diez Napal andrea Aitziber Garmendia Lizaso andrearen ordez.

Ikusirik Sortzen elkarteak egindako proposamena, bidezkoa da Euskararen Nafar Kontseiluko kideak izendatzea, aipatu foru dekretuan ezarritako baldintzetan.

Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak proposatuta,

ERABAKITZEN DU:

1. Xedatzea Sergio Iribarren Galbete jauna, Euskarararen Nafar Kontseiluko kide titularra, eta Aitziber Garmendia Lizaso andrea, Euskarararen Nafar Kontseiluko ordezko kidea, kargutik kentzea. Biak ala biak Sortzen elkarteko ordezkari gisa ari ziren eta entitate horrek adostu du ordeztea.

2. Aitziber Garmendia Lizaso andrea Euskararen Nafar Kontseiluko kide titular izendatzea, eta Marta Diez Napal andrea, berriz, ordezko kide, biak ala biak Sortzen elkarteak proposatuak.

3. 2018ko apirilaren 13an eratu zen Kontseiluari agintaldia amaitzeko zenbat geratzen zaion, beste horrenbestekoa izanen da erabaki honen arabera izendatu diren kideen agintaldia.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomora bidaltzea eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 26an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2108626