135. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Kudeaketako hirigintza hitzarmena,
Zurukuaingo 21. poligonoko UE-ZUR-8 lurzatian.
Behin betiko onespena

Hasiera batez onetsi zen kudeaketako hirigintza hitzarmen baterako proposamena, Jesus María Urra Echalarrek sustatua, Zurukuaingo 21. poligonoko UE-ZUR-8 lurzatian hirigintzako aprobetxamenduaren %10en lagapena eskudirutan emateko, eta jendaurreko epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe. Horren ondorioz, Deierriko Udalak, 2021eko maiatzaren 20an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen hitzarmen hori, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Aritzalan (Deierri), 2021eko maiatzaren 25ean.–Alkate udalburua, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2108611