135. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko

2021eko maiatzaren 19an, Alkatetzaren 2021-0042 Ebazpenaren bidez, eskuordetze hau eman da:

Ikusirik maiatzaren 28an Puiuko udaletxean egitekoa den ezkontza zibilaren espedientea (Esp.: 2/2021).

40/2015 Legearen 9. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 44. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Gaizka Navarlaz Burgos zinegotziaren esku uztea aipatutako espedienteko ezkontza zibila egiteko eskumena.

Bigarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hala betez xedatzen dena azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan (arau horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan (arau horrek jorratzen du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa).

Hirugarrena.–Eskuordetze honek ondorioak sortuko ditu ebazpena ematen den egunetik aurrera, deusetan ukatu gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunei igortzea, bai eta Udalbatzaren Osoko Bilkurari ere, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Puiun, 2021eko maiatzaren 27an.–Alkatea, María Rosario Teresa Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2108856