135. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Udal Planeko U.I. XVIko ZN-2 eremua birpartzelatzeko proiektuan eta urbanizatzeko proiektuan. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko maiatzaren 24an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 24-MAY-21 (4/US).

«Ikusirik, “Iruñeko ZN-2 eremuko konpentsazio batzordearen proposamena, ZN-2 eremua urbanizatzeko exekuzio-urratsei loturiko berme eta konpromisoei buruzkoa ” izeneko agiria, Cristina Viña Oloronek Iruñeko ZN-2 eremuko konpentsazio batzordea ordezkatuz apirilaren 22an izapidetzeko aurkeztua, aipatu eremua birpartzelatzeko eta urbanizatzeko proiektuetan eranskin gisa txerta dadin, eta bat etorriz Aholkularitza Juridikoko zuzendariak eta Hirigintza Gerentziako Hirigintzako Kudeaketarako zuzendariak izenpetutako 2021eko maiatzaren 11ko txostenarekin, ERABAKITZEN DA:

1.–Hasiera batez onestea “Iruñeko ZN-2 eremuko konpentsazio batzordearen proposamena, ZN-2 eremua urbanizatzeko exekuzio-urratsei loturiko berme eta konpromisoei buruzkoa” izeneko agiria eranskin gisa sartzea U.I. XVIko ZN-2 eremua birpartzelatzeko proiektuan eta urbanizatzeko proiektuan, Iruñeko ZN-2 konpentsazio batzordeak hala eskatuta.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita. Halaber, argitara bedi Udaleko iragarki-taulan eta herrialdeko prentsan.

3.–Erabakia M.ª Cristina Viña Olorón andreari jakinaraztea, ZN-2 eremuko konpentsazio batzordea ordezkatzen baitu.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 25en.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2108595