135. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Xehetasun azterlana, 2. poligonoko 726 lursailean, hasiera batez onetsia

Leitzako alkateak maiatzaren 25eko 2021/0127 Ebazpenaren bitartez hasiera batez onetsi zuen 2. poligonoko 726 lursailari dagozkion lerrokadurei buruzko xehetasun azterlana, Juan Manuel Erice arkitektoak egindako dokumentuaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko legearen testu bateragina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Leitzan, 2021eko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2108598