135. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAGUE

Etxagueko herri-ondasunen transakzio-hitzarmenak sinatzea. Hasierako onespena

Etxagueko Kontzejuko Batzarrak, 2021eko apirilaren 30ean egindako bilkuran, onetsi zuen sinatzea herri-ondasunen transakzio-hitzarmen partikularrak, oinarri hartuta, batetik, Etxagueko Kontzejuak 2018ko abenduaren 22ko bilkuran onetsitako oinarri orokorrak, eta bestetik, Nafarroako Gobernuaren 2019ko maiatzaren 15eko Erabakia.

Herri-lurren Atalak proposatu ditu transakzio-hitzarmen horiek, titularren izenean eskrituratutako lurzatiak banan-banan aztertu eta gero.

Partikularrek Etxagueko Kontzejuko lurzatiak dauzkate eskrituratuta, eta lurzatiok, gaur egun, Etxagueko Kontzejuko herri-lur gisa ageri dira katastroan.

Partikularrek bat egin nahi dute Etxagueko Kontzejuko herri-ondasunak berreskuratzeko transakzio-hitzarmenarekin.

Etxagueko Kontzejuak kalte-ordain bat ezarri du: eskrituratutako ondasunen eta katastroan ageri den eremuaren arteko aldearen %50ekoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 116. artikuluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak nahitaez eta berariaz onetsi beharko du kontratu hau.

Etxaguen, 2021eko maiatzaren 26an.–Kontzejuko burua, Nieves Recalde Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2108845