135. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Berriozarko Udalaren “Francisco Casanova” Musika Eskolan musika ikasketak egiteko laguntzen deialdiaren laburpena. 2021/2022 ikasturtea.

DDBN (Identif.): 567152.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/567152)

1. Xedea: Deialdi honen xedea da Berriozarko “Francisco Casanova” Musika Eskolan 2021-2022 ikasturtean matrikulatutako ikasleei dirulaguntzak emateko modua arautzea.

Ematen diren laguntzen helburua da familiei laguntzea, neurri batean, ikasketa mota horrek dakartzan gastuak finantzatzen, eta irakaskuntza da deialdi honen xede diren laguntzak eskatzeko kontzeptua.

2. Eskaerak aurkeztea: Interesdunek eskabidea eta aipatzen diren gainerako agiriak Berriozarko Udaletxean aurkeztuko dituzte (Euskal Herria plaza 1) edo Erregistro Elektronikoan hamabost (15) egun naturaleko epean, deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

3. Baldintzak: Laguntza eskatzeko baldintzak eskura daude Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Berriozarko Udalaren webgunean.

Berriozarren, 2021eko maiatzaren 26an.–Alkate-udalburua, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2108899