135. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Terrazak eta mahaiak lurzoru publikoan jartzea arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Altsasuko Osoko Bilkurak, 2021ko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, terrazak eta mahaiak lurzoru publikoan jartzea arauzten duen udal ordenantzaren aldaketa hasiera batean onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek hura aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Altsasun, 2021eko maiatzaren 27an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2108810