135. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, dietetikako teknikari espezialista izateko 7 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren gainean.

Gora jotzeko errekurtso bana jarri da deialdi honetako lehiaketaldiaren behin betiko emaitzen aurka: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan dietetikako teknikari espezialista (DTE) izateko 7 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, ekainaren 26ko 742E/2019 Ebazpenaren bidez onetsia eta 2019ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 22koan, argitaratua. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko.

Jarritako errekurtsoen kopia bat lortu nahi duten interesdunek eska dezakete aurkeztu diren gora jotzeko errekurtsoen kopia bidal dakien Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/4537/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori; halaxe xedatu baita Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan.

Alegazioak aurkeztu ahal izanen dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 1ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, Marta Beamonte Aréjula.

Iragarkiaren kodea: F2108941