135. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORTES

Deialdia, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko Uren zerbitzuko ofizialaren lanpostu bat, hautaprobak eginez, funtzionarioen araubidean jardun dezan

Alkatetzaren maiatzaren 20ko 176/2021 Ebazpenaren bitartez, deialdi baten oinarriak onetsi dira, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko Uren zerbitzuko ofizialaren lanpostu bat, hautaprobak eginez, funtzionarioen araubidean jardun dezan Cortesko Udalaren zerbitzura.

Alkatetzaren ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Cortesen, 2021eko maiatzaren 20an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

OINARRIAK

DEIALDIA, UREN ZERBITZUKO OFIZIALAREN LANPOSTU BAT OPOSIZIO-LEHIAKETA MURRIZTUAREN BIDEZ BETETZEKO, FUNTZIONARIOEN ARAUBIDEAN JARDUN DEZAN CORTESKO UDALAREN ZERBITZURA

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea, txanda murriztuan, Uren zerbitzuko ofizialaren lanpostu bat, funtzionarioen araubidean jardun dezan; 8 zenbakia du Cortesko Udalaren plantilla organikoan.

1.2. Izendapenaren ondorioz hautatzen dena Cortesko Udaleko funtzionario izanen da, ondorio guztietarako, karguaz jabetzen den egunetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartuko da, eta hartan kidetuko.

1.3. Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei dagozkien C mailako ordainsariak ditu lanpostuak, baita plantilla organikoan soldatarako ezarritako osagarriak ere.

1.4. Urteko lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta Udalak noiznahi aldatzen ahalko du.

1.5. Bete beharreko eginkizunak egokituko zaizkie deialdiaren kategoriari eta lanpostuaren mailari, eta, besteak beste, aipamen hutsez eta bestelakoak baztertu gabe, lanpostuen azterketa eta balorazioaren arabera, honako hauek izanen dira:

–Bermatzea edateko uraren eskuragarritasuna, bai herritarrek kontsumitzeko, bai industria eta abeltzaintza erabilerarako, kantitateari, kalitateari eta hornidura-baldintzei dagokienez ezarritako parametroak betez. Uren eta saneamenduaren azpiegituretako lanen eta jardueren jarraipena eta kontrola (bertakoak eta kanpokoak, eta herri-lurrekoak) udal-mugarte osoan.

–Instalazioetako mantentze-lanak egitea eta matxurak konpontzea hornidura eta saneamendu azpiegituretan eta sareetan, kanpoko enpresa espezializatuak kontratatzea eta haiekin koordinatzea, erabakiak hartzea konponketei, ur-mozketei, ordutegiei eta horien iraupenari, erabili beharreko materialei eta abarri buruz. Hargune berriak egitea.

–Hornidura eta saneamendu instalazioak kontrolatzea igerilekuetan, ikastetxeetan, zentro publikoetan eta abarretan.

–Arreta udal-mugartean instalatutako enpresei, gorabehera eta beharrei dagokienez.

–Gasa eta elektrizitatea instalatzen duten enpresei sareak markatzeko lanak eta txostenak egitea, eta enpresa horien lanen jarraipena egitea, ur-sareen udal zerbitzuei eta eremuei eragiten dietenean.

–Ibai-sareen egoeraren kontrola, bai eta Lodosako erregulazio-urtegiarena eta ubidearena ere.

–Kontagailu-parkea irakurtzea eta mantentze-lanak egitea, eta uraren fakturazioa banatzea.

–Nafarroako Gobernurako eta memoria teknikoetarako saneamendu eta hornidura sareen egoerari, kokapenari eta antzinatasunari buruzko txostenak eta erantzukizunpeko sinadura, bai eta azpiegituren planetarako obra proiektuak idazten dituzten enpresekiko lankidetza ere.

–Ureztalurretako herri-zerbitzuen zaintza eta kontrola (baimendutako presioen kontrola eta konponketak).

–Ebroko Konfederazio Hidrografikoarekin koordinatzea Lodosako ubideko ura mozteko eta mozteko presa egiteko.

–Ezponden konponketaren jarraipena, Huecha ibaiaren ibilguaren jarraipena.

–Txostenak eta lanen kontrola ibilgu naturalen egoerari buruz, Ebro ibaiari eusteko dikeari buruz, nekazaritza bideetan kanpoko enpresei agindutako lanei buruz, autobideetako zubiei buruz, etab.

–Koordinazioa BVV gasbideari buruzko lanak egiteko.

–Arreta, lankidetza eta koordinazioa edateko uren araztegia kudeatzen duen enpresarekiko, bai eta jario isurketak kontrolatzeko NILSAko saneamendu instalazioa kudeatzen duen enpresarekin ere.

–Arreta, hornidura eta saneamendu zerbitzuen erabiltzaileei, herri-lurzatien adjudikaziodunen erreklamazioei, eta matxuren azterketa eta balorazioa egitea.

–Lorategietan ureztaketa sistema eta programatzaileak instalatzea eta mantentze-lanak egitea.

–Suhiltzaileen zerbitzuarekiko arreta, lankidetza eta koordinazioa.

–Uren zerbitzurako erremintak eta ordezko piezak erostea.

–Obra-hondakindegia berreskuratzeko egokitzapen-lanak kontrolatzea, bai eta drainatze instalazioak ere, nekazaritzako ustiapenerako urpean geratutako eremuetan.

–Kontrola eta jarraipena herri-lurzatietan haize-sorgailuak instalatzen dituen enpresarekiko, lanak egin ditzan ureztatze sareei eta azpiegiturei eragin gabe.

–Arreta eta elkarrizketa kanpoko enpresekiko, ur eta saneamendu azpiegiturei dagokienez: Gamesa, Iberdrola, Gas natural, Konfederazio Hidrografikoa eta orokorrean obra publikoen eta errepideen eraikitzaileak.

–Arreta, lankidetza eta koordinazioa Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuarekin egin beharreko lanei dagokienez.

–Toki Inbertsioen Planeko obren jarraipena eta kontrola, bai eta hornidura zerbitzuari eragiten dioten beste obra batzuena ere.

–Mantentze-lanak egitea edateko uraren araztegian eta hornidura eta saneamendu sareetan, eta berdeguneak ureztatzeko programazioa egitea eta ureztaketa bera egitea.

–Era guztietako udal zerbitzuak ematea, eta hala Alkatetzak nola organo eskuordetuek haren esku uzten duten beste edozein zeregin betetzea; guztiak ere haren eskumen, maila eta kategoriaren barnean.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartua izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, honako beharkizun hauek bete beharko dituzte:

a) Cortesko Udaleko D mailako funtzionarioa izatea.

b) Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Batxilergo titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketako titulua edo balio bereko beste bat izatea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

Titulazioaren baldintzaren ordez, administrazio publikoen zerbitzuan zortzi urteko antzinatasuna izatea frogatzen ahalko da.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez egotea.

f) B motako gidabaimena izatea.

2.2. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek betebehar horiek frogatu beharko dituzte deialdi honetako 7. oinarrian ezarritako epean eta moduan. Eskabideak aurkezteko epea bururatzen den egunean bete beharko dituzte, eta mantendu beharko dituzte hautapen prozedura bitartean, izendapena egin arte.

3.–Eskaerak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Cortesko Udaleko alkate udalburuari zuzenduko zaizkio, eta hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Cortesko Udalaren erregistro orokorrean, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, hau da, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara, edo Cortesko Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoa erabiliz (http://cortes.sedelectronica.es/info.1), eskabide orokorraren izapidea baliatuta. Orobat, eskabideak aurkezteko erabili ahalko dira Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak arautzen dituen gainerako bideak.

Azken eguna larunbata edo baliogabea bada, hurrengo lehen egun balioduna arte luzatuko da epea.

3.2. Eskabideak I. eranskinean azaltzen den ereduaren araberakoak izanen dira.

3.3. Eskabideari honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

a) Deialdira aurkezten dituen merezimenduen kopia, 6. oinarriaren arabera baloratzeko.

b) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.

c) 2.1. oinarriko c) apartatuan eskatzen den titulazio akademikoaren jatorrizkoa edo fotokopia.

d) B1 gidabaimenaren edo baliokidearen kopia sinplea.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.5. Eskabideetan atzematen diren akats materialak edo egitezkoak zuzendu daitezke ofizioz edo interesdunak eskaturik, noiznahi ere.

3.6. Desgaitasunen bat aitortua duten izangaiek, baldin egokitzapenik behar badute ariketak egiteko denboran edo baliabideetan, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea eta, hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, aurkeztu beharko dute legeen arabera desgaituak direla frogatzen duen agiria ere, jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua, organo eskudunak emandakoa.

Denborak eta baliabideak egokitzea eskatzeko, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek hori frogatu beharko dute, agiri hauetako baten kopiaren bidez:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona, hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

3.7. Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea burututakoan, Cortesko Udaleko alkate udalburuak ebazpena emanen du, onesteko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Cortesko Udalaren gardentasun atarian, honako esteka honetan: https://cortes.sedelectronica.es/transparency/e283f871-e32d-4c2f-8621-4620239810e0/

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea burututakoan eta haiei erantzun ondotik, alkate udalburuak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko aginduko du, bai eta Cortesko Udalaren egoitza elektronikoaren gardentasun atarian ere, honako esteka honetan: https://cortes.sedelectronica.es/transparency/e283f871-e32d-4c2f-8621-4620239810e0/

Baldin behin-behineko zerrendarako bazterturik ez badago, onartuen behin betiko zerrenda eratuko da.

4.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bitartez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Aztertzen denean hautaketa-prozesua gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta izan ditzaketen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4.5. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da non, noiz eta zer ordutan eginen den oposizioko ariketa eta epaimahaiaren behin betiko osaera. Ondoren, epaimahaiak gainerako ariketak egiteko iragarkiak argitaratuko ditu bere garaian, Cortesko Udalaren egoitza elektronikoaren gardentasun atarian.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Fernando Sierra Estoduto, Cortesko Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: Antonio Alba Baya, Cortesko Udaleko lehen alkateordea.

Epaimahaikidea: Moncayoko Ur Mankomunitateak izendatu beharreko ordezkari bat.

Ordezkoa: Moncayoko Ur Mankomunitateak izendatu beharreko ordezkari bat.

Epaimahaikidea: Moncayoko Ur Mankomunitateak izendatu beharreko ordezkari bat.

Ordezkoa: Moncayoko Ur Mankomunitateak izendatu beharreko ordezkari bat.

Epaimahaikidea: Luis Morales Cerdán, Cortesko Udaleko langileen ordezkaria.

Ordezkoa: Julio José Alcega Catarecha, Cortesko Udaleko langileen ordezkaria.

Epaimahaikide idazkaria: Jesús Litago Zardoya, Cortesko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Ana Ruiz Reinaldos, Cortesko Udaleko kontu-hartzailea.

5.2. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

5.3. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, baldin egoera horietako bat gertatzen bada.

5.4. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertan ez bada. Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute. Bigarren ordezkapen bat behar izanez gero, ordezko epaimahaikide izendatu direnak ere izan litezke haien ordezkoak.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza jaso dezake proba guztietan edo haietako batzuetan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan gauzatuko da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero.

6.2. Oposizioa 2021eko abuztutik aurrera hasiko da.

6.3. Lehiaketaldia: lehiaketaldia ez da baztergarria izanen, oposizioaldiaren aurretik izanen da eta gehienez ere 20 puntu lortzen ahalko dira, baremo honen arabera:

6.3.a) Cortesko Udalean Uren zerbitzuko ofizial lanpostuan emandako zerbitzu-urte bakoitzeko: puntu 1 lanean egindako urte bakoitzeko.

6.3.b) Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak ikusgai jarriko du izangaien zerrenda Cortesko Udalaren iragarki-taulan, eta zehaztuko ditu bakoitzak lehiaketaldian lortutako puntuak. Izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko kalifikazio horien aurka, bost egun naturaleko epean, Cortesko Udaleko erregistro orokorrean, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, hau da, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara, edo Cortesko Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoa erabiliz (http://cortes.sedelectronica.es/info.1), eskabide orokorraren izapidea baliatuta.

6.4. Oposizioaldia: Honako proba hau izanen du:

6.4.1. Proba bakarra: teorikoa eta praktikoa. Idatziz erantzun beharko zaio galde sorta bati; galdera laburrak edo test modukoak izanen dira, II. eranskineko gaiei buruzkoak.

Ariketa honengatik gehienez ere 60 puntu lor daitezke, eta gutxienez ere 30 puntu eskuratu behar dira gainditzeko. Erantzun okerrei puntuak kenduko zaizkie, proba egin aurretik epaimahaiak esanen duen moduan.

Gutun-azal itxien sistema erabiliko da ariketa horretan. Ariketa bakoitza zuzendutakoan, kalifikazio epaimahaiak argitara emanen ditu, iragarki-taulan eta Cortesko Udalaren egoitza elektronikoaren gardentasun atarian, kalifikazioen zerrenda eta gutun-azal itxiak jendaurrean irekitzeko eguna eta ordua.

6.4.2. Epaimahaiak oposizioko ariketaren behin-behineko emaitzak argitaratuko ditu Cortesko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoaren gardentasun atarian. Izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko kalifikazio horien aurka, bost egun naturaleko epean, Cortesko Udaleko erregistro orokorrean, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, hau da, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara, edo Cortesko Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoa erabiliz (http://cortes.sedelectronica.es/info.1), eskabide orokorraren izapidea baliatuta.

6.4.3. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek agertu beharko dute aldean dutela Nortasun Agiri Nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat. Oposiziotik baztertuta geldituko dira agertzen ez diren izangaiak edo aipatu dokumentuetako baten bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

6.4.4. Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitorturen bat dutenentzat jarriko dira bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak, eskabidean azaldutakoaren arabera.

7.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Izangaien kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak Udalaren iragarki-taulan eta Cortesko Udalaren egoitza elektronikoaren gardentasun atarian jarriko du gaindituen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatua, eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorriko dio alkate udalburuari. Proposamen hori Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Azken puntuazioa lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako puntuazioen batura izanen da.

Berdinketarik gertatuz gero, oposizioaldiko ariketan puntuazio handiena lortu dutenen alde ebatziko dira. Berdinketak badirau, zozketa publikoa eginen da.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu Cortesko Udalaren erregistro orokorrean; zehazki, honako hauek:

a) Osasun ziurtagiri ofiziala, interesdunak lanpostuko eginkizunak betetzea eragozten dion eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzen duena.

Izangaiek desgaitasunen bat alegatu badute, gainera, aurkeztu beharko dute desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

b) Zinpeko edo zinezko deklarazio bat, adierazteko pertsona ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

Izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, agiri bat aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela zehapenik edo zigor penalik, eragozten dienik sartzea beren estatuko Funtzio Publikoan.

c) Zin egin edo hitzematea errespetatuko duela Nafarroako Foru Eraentza, men eginen diela Konstituzioari eta legeei, eta zuzen beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak.

d) Europar Batasunetik kanpokoko herrialderen batekoa bada, bertan bizi eta lan egiteko baimena, legeek ezarritako kasuetan.

e) Izangaia baldin bada Nafarroako beste administrazio publiko bateko langile finkoa, deialdi hau egin duena ez beste batekoa, aurrekoaz gain aurkeztu beharko du ziurtagiri bat, frogatzen dituena aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak: sarrera, antzinatasuna, maila, egoera administratiboa eta abar.

7.3. Epe horretan, eta behar adina justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangaiak ez baditu dokumentu horiek aurkezten, ezin izanen da izendatu, eta haren jarduketa guztiak baliogabetuko dira, galarazi gabe hasierako eskabidean gezurra esateagatik egozten ahal zaizkion erantzukizunak.

7.4. Arestiko apartatuan azaldutakoa gertatuz gero, 7.1 oinarriak aipatzen duen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiak beteko du hutsunea, eta harekin ere aitzineko apartatuetako prozedura bera erabiliko da.

8.–Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Hautapen prozesua amaitu ondoren eta gainditu eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaiak 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak ekarri ondoren, Cortesko Udaleko alkate udalburuak Cortesko Udaleko funtzionario izendatuko du Uren zerbitzuko ofizialaren lanpostuan jardun dezan.

8.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.3. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten zaionetik hasita. Epe horretan jabetza hartzen ez badu (salbu behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan), eskubide guztiak galduko ditu Cortesko Udaleko funtzionario izateko. Kasu horretan, deialdiko 7.4 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

9.–Datuen babesa.

Bat etorriz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluarekin (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra edo DBEO), izangaiei honako hau jakinarazten zaie:

–Cortesko Udala da izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

Datuen tratamenduaren xedea da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.

Oinarri juridikoa honako hau da: DBEOren 6.1.b) artikulua: kontratu bat gauzatzeko behar den tratamendua, interesduna kontratu horren parte bat denean, edo berak eskatuta, beharrezkoa baita kontratu aurreko neurriak aplikatzeko, eta DBEOren 6.1.c) artikulua: behar den tratamendua, nahitaezkoa dena tratamenduaren arduradunari aplikatzekoa zaion legezko betebehar bat betetzeko.

Datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako Toki Erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

Datuen komunikazioa eginen da legeak ezarritako kasuetan (5/2015 Errege Lege Dekretua, urriaren 30ekoa), gardentasunaren atarian argitaratzea barne, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin.

Titularrek eskubidea izanen dute datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz edo webgunearen bitartez. Azken horretan informazio gehiago dago eskura (https://cortes.sedelectronica.es/info.11).

Datuak Babesteko Ordezkariarekin ere jar daitezke harremanetan, dpd@cortes.es helbidean, eta erreklamazioa aurkez dezakete Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.

10.–Errekurtsoak.

10.1. Deialdi honen kontra, oinarrien kontra eta bere aplikaziotik sortzen diren egintzen kontra, ondoko errekurtso hauek aurkez daitezke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

10.2. Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Cortesko Udaleko alkateari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta hilabeteko epean, egoitza elektronikoaren gardentasun atarian.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua, Cortesko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian deskargatu behar dena, esteka honetan:

https://cortes.sedelectronica.es/transparency/e283f871-e32d-4c2f-8621-4620239810e0/

II. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Prozeduran interesdunak direnak; ekiteko gaitasuna; eta interesdunaren kontzeptua, interesdunen ordezkaritza, identifikazioa eta sinadura prozedura administratiboan. Administrazio publikoen jarduera: arau orokorrak, erregistroak, isiltasun administratiboa, baldintzak eta epeak (zenbatzea). Administrazio egintzak: Beharkizunak. Efikazia, jakinarazpena. Administrazio prozedura erkidea. Bermeak. Faseak. Administrazio errekurtsoak: Printzipio orokorrak, gora jotzeko errekurtsoa eta berraztertzeko errekurtsoa.

2. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: Abstenitzea eta errekusatzea. Zehatzeko ahalaren printzipioak. Administrazio publikoaren erantzukizuna eta administrazio publikoen zerbitzuko agintari eta langileen erantzukizuna. Funtzionamendu elektronikoa sektore publikoan.

3. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: II. titulua: Udalerria. I. kapitulua: Lurraldea eta biztanleria. II. kapitulua: Antolamendua. V. titulua: Toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea: I. kapitulua: Funtzionamenduaren araubidea. IV. kapitulua: Herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea.

4. 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: I. titulua: Udalerria, Nafarroako toki-erakunde gisa. III. titulua: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea. IV. titulua: Toki-erakundeen ondasunak. V. titulua: Jarduerak, zerbitzuak eta obrak. IX. titulua: Nafarroako toki-erakundeen jarduketak: prozedura eta araubide juridikoa, inpugnazioa eta kontrola.

5. Cortesko udalerriaren ezagutza orokorra, kale-izendegia, kultur ondarea eta historia.

6. Cortesko Udaleko Uren Zerbitzua arautzen duen Ordenantza, 2016ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 15ekoan, argitaratua.

7. Ordenantza fiskala, Ur hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasak/prezio publikoak arautzen dituena Cortesko Udalean, 2018ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 2koan, argitaratua.

8. Ur horniduraren sareak. Hodiak: materialak, piezak, zangan nola jarri. Sarearen osagaiak: balbulak, bentosak, hidranteak, ur-harguneak, presioa murriztekoak, erregistro-kutxatilak, eta abar. Harguneak: materialak, diametroak, instalazioa. Probak hornidurako hodietan, zerbitzuan jartzea.

9. Ur-biltegiak. Kokalekua, biltegi motak eta haien eginkizunak. Erregulaziorako eta hornidurarako elementuak. Emari-neurgailuak. Kontsumoak. Uraren kalitatearen kontrola, laginak hartzea. Ur ponpaketa biltontzi batera. Hornidurarako presio-multzoak.

10. Edateko uren araztegiak (EUA). Tratamendu motak. Dekantazioa, iragazketa, tratamendu kimikoak. Erreaktiboak dosifikatzea. Desinfekzioa. Uraren kalitatearen parametroak, laginak hartzea. Legeria. EUTE baten ekipoak. Kontrol-elementuak. Scada, automatak. Tresneria. Ekipoetako eta makineriako mantentze-lanak.

11. Saneamendu sareak. Sare motak. Hodiak: materialak, piezak, zangan nola jarri. Sarearen osagaiak: kontrol-putzuak, harguneak, kutxatilak, hustubideak eta abar. Probak saneamenduko hodietan, zerbitzuan jartzea. Ponpaketak.

12. Saneamendu sareak. Isurketak. Gainezkabideak eta ekaitz tangak. Aplikatu beharreko araudia. Hondakin uren araztegiak (HUA). Hondakin uren ponpaketak.

13. Eremu publikoko hornidura eta saneamenduko matxurak konpontzea. Sareetako ur-ihesak. Detekzio sistemak. Jarraibideak. Erabili beharreko makineria eta lanabesak. Segurtasuna.

14. Neurgailuak, herri bat urez hornitzerakoan. Kontagailuak. Tipologia, instalazioa, funtzionamendua eta mantentze-lanak.

15. Saneamendu sareen instalazioen garbiketa. Bulkatzeko eta xurgatzeko ekipoak saneamenduko instalazioak garbitzeko.

16. Instalazio elektrikoak: hodiak. Magnitude elektrikoak. Korronte alternoa, zuzena eta sistema trifasikoak. Babesak. Neurtzeko gailuak.

17. Behe-tentsioko instalazioak. Transformazio-zentroak. Instalazio elektrikoak uren araztegietan, ponpaketa-estazioak. Maiztasun-aldagailuak. Automatizazioa. Automata programagarriak. Segurtasuna, babesa arrisku elektrikoaren aurrean.

18. Telemando sistemen bidezko kontrola eta telekontrola hornidura eta saneamendu sareetan. Informazio geografikoko sistemak.

19. Laneko segurtasun eta osasuna, hornidura sareak konpontzeko lanetan. Bitarteko eta gailu zuzentzaileak. Denen segurtasunerako bitartekoak eta gailuak. Norberaren segurtasunerako bitartekoak eta gailuak. Gune konfinatuetan lan egitea, araudia.

Iragarkiaren kodea: L2108251