135. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua emateko espedientea, E-Cogeneración Cabanillas SLk sustatua.

Bat etorriz Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 16. artikuluan xedatutakoarekin (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia), aditzera ematen da ezen aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), baita behean adierazitako Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0038-2021-000004

Instalazioa

HONDAKINEN BIOMETANIZAZIORAKO INSTALAZIOA

Sailkapena

Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea

4C / E)

ELD Abenduaren 16ko 1/2016

5.4.a)

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

5.3.b).i)

Abenduaren 9ko 21/2013 Legea

II. eranskina /
9. multzoa

Titularra

E-COGENERACIÓN CABANILLAS SL

Kokapena

7. poligonoa, 30. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 621.450,000 eta
Y: 4.656.097,000

Udalerria

CABANILLAS

Proiektua

Zabalkuntza (bigarren mailako digestore berri bat eta digestatoa biltegiratzeko poltsa berriak)

Informazioa zein erakunderi eskatzen ahal zaion

BAIMEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak zer organoren aurrean aurkezten ahal diren

BAIMEN BULEGOA

Alegazioak bide hauek erabiliz aurkezten ahalko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan.

–Modu telematikoan: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Dokumentazioa kontsultatzeko webgunea:

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Empresa/Proyectos+en+informacion+publica+AAI.htm

Iruñean, 2021eko maiatzaren 4an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2107297